

Foruko Rinder Industrial S.A. lantegiko enpresa komiteak kezka agertu du gaur eguerdian enpresa aurrean emon duen prentsaurrekoan. Enpresak lantegiaren itxiera planteatu duela salatu dute, “langileak kale gorrian utziz”. Langileek, baina, ...

Gaur 20:00etatik aurrera, Barikuetan Jai Alai kiniela amerikar txapelketaren bosgarren funtzioa jokatuko dute lau bikotek Jai Ala pilotalekuan. Hain zuzen, Alberro/Leke, Antxon/Salegi, Urrutxua/Arrien eta Roke/Manzisidor bikoteek jokatuko dute, aste honetako kiniela irabazteko asmoagaz. Aurretik, zesta punta eskolako puntista gazteenek jokatuko dute kiniela bat, 19:00etatik aurrera. Bosgarren funtzioak xarma berezia izango du, sailkapena oso estu baitago. Zortzi putistek garaipen bana dute saikapenean, eta hortaz, normalena gaur bardinketa apurtzea izango litzateke. Izan be, Unai Alberrok, Antxon Alberdik, Eñaut Salegik, Roke Alberdik eta Mikel Manzisidorrek lidergora heltzeko aukera baitute. Kiniela Urrutxuak eta Arrienek irabazten badute, bestalde, sailkapena gehiago estutuko litzateke, hamar puntistek edukiko bailukete garaipen bana.

Zuhaitz eguna dela eta, haltzak landatuko dituzte bihar Ibarrangelun, erreka ondotik. Horretarako 11:30ean elkartuko dira ibarrangelutarrak, Ibaetan.

Kazetari ezaguna zen Eduardo Uriarte. Espainiako telebista kate publikoko albistegietako aurpegi ezaguna askorentzat. Bizkaiko Abesbatzen Astean aurkezle aritutakoa zen mundakarra, eta baita hainbat programa zuzentzen be. Joan den otsailean ospatutako ...



2 Kilometroari ekingo dio Astra Koordinadorak, hurrengo zapatutik aurrera. Hain zuzen, Elai-Alai aretoko gela txikian egingo dute bigarren kilometroaren lehenengo batzarra, martxoaren 10ean, 17:00etan. Abian ipiniko duten prozesu barrian 0 eta 1 kilometroetan adostutako kudeaketa eta finantziazio ereduan sakondu gura du Astra Koordinadorak, baita zehaztu be; «datozen hilabeteotan Astraren egunerokotasuna markatuko duten hainbat detaile ditugu oraindik esku-artean erabakitzeko», prentsa oharrean aipatu dutenez. Zapatuan, beraz, Astra proiektuaren bisualizazioaz eta egingo diren jarduei buruz hitz egingo eta eztabaidatuko dute. Martxoaren 31n egingo dute 2 Kilometroaren bigarren bilera, 17:00etan, gaztetxean.

Gernika-Lumoko bonbardaketaren 75. urteurrena ardatz bezala hartuta, «memoria historikoa eta sormena» lotzeko helburuagaz sortu zuten Lobak proiektua gazte gernikarrek, eta momentuz, bidea egiten dabiltza. Duela gutxi, lanean hasteko hamar proie...


Gernika KESBeko neskek etxean jokatuko dute Fundacion Promete talde errioxarraren kontra, bihar 18:30etik aurrera. Mailaz mantentzeko helburua bete arren, gernikarrek beste garaipen bat ospatu gura dute etxeko zaleen aurrean. Partida irabazita, urte gu...


Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Berdintasuna Sariak banatu ditu gaur goizean Bizkaiko Foru Aldundiak. Besteak beste, Bermeoko Neskatila eta Saregin Autonomoen Elkarteari emon diote sari hori. Saregin eta Kai Neskatilen Euskadiko Elkartea, Ondarr...

Beste urte batez, heldu da Liburu Azoka Bermeora. Gaurtik hasita domekara bitartean izango du herritarrak liburuak zein diskoak erosteko aukera, Lameran. Guztira, 17 salmahai jarri dituzte aurten; iaz baino bat gehiago. Barrikuntzakaz dator aurten be B...

Gernika-Lumoko Udaleko Euskara sailak eta Gernikazarra Historia Taldeak, elkarlanean, ertaroari buruzko beste bi unitate didaktiko argitaratu dituzte. Oraingo hauek garai hartako gizarte egituraketa eta egitura politikoa azaltzen dituzte. 2009. urtean ...

Urtero legez, emakumea izan da protagonista Erroxape emakumeen elkarteak antolatutako narrazio laburren txapelketan. Izan be, hori dute ardatz nagusi txapelketara aurkeztutako narrazioek. Joan den barikuan egin zuten sari banaketa ekitaldia udaletxean ...

Zabalik da Tuga Arratzu Urdaibai mendi lasterketan izena emoteko epea. Apirilaren 28an jokatuko da lasterketa, eta gehienez 450 korrikalarik parte hatu ahal izango dute. Izena emoteko epea apirilaren 6an amaituko dela jakinarazi dute antolatzaileek. Lasterkariek www.arratzu-urdaibai.com webgunean emon beharko dute izena. Izena emoteko kuota 24 eurokoa izango da federatuta daudenentzat, eta 30 eurokoa federatuta ez daudenentzat. Apirilaren 28an 09:30ean emongo diote hasiera lasterketari, Arratzuko udaletxearen aurrean. 30 kilometroko ibilbidea egin beharko dute parte hartzaileek, 4.000 metroko gainbehera izango duena. iluntzar izango daa igoko duten mendirik altuena (727 metro), eta gutxieneko altuera Arratzuko Belendiz auzoan hartuko dute (20 metro). Guztira 9 anoa-postu ipiniko dituzte 30 kilometroko ibilbide horretan, helmugakoaz gain.


Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du Iñaki Bengoa Busturiko bizilaguna, haren abokatuak jakinarazi duenez. Fiskalak kalteak eragitea eta lehergaiak izatea leporatuta, hamar urteko eta bederatzi hilabeteko zigorra eskatu zuen Bengoarentzat,...