Azurtzarena izan da bigarrenez euskarazko lanik onena
Urtero legez, emakumea izan da protagonista Erroxape emakumeen elkarteak antolatutako narrazio laburren txapelketan. Izan be, hori dute ardatz nagusi txapelketara aurkeztutako narrazioek. Joan den barikuan egin zuten sari banaketa ekitaldia udaletxean ...
Urtero legez, emakumea izan da protagonista Erroxape emakumeen elkarteak antolatutako narrazio laburren txapelketan. Izan be, hori dute ardatz nagusi txapelketara aurkeztutako narrazioek. Joan den barikuan egin zuten sari banaketa ekitaldia udaletxean eta Mari Joxe Azurtzaren lana izan da aurten be euskarazko kategoriako onena. Bigarren saria ostera, Karlos Gorrindorentzat izan da. Gaztelerazkoetan berriz, lehenengo saria Edurne Bilbaok hartu du eta bigarrena Nerea Lastrak.
Bi kategorietako irabazleek 400 euroko saria hartu zuten, bigarrenek, aldiz, 200 eurokoa. Irabazle guztiak bertaratu ziren barikuan udaletxeko areto nagusira eta «pozik» hartu zituzten sariak, batez be, Mari Joxe Azurtzak, bigarren urtez jarraian irabazi baitu euskarazko kategorian.
Epaimahaia hirugarren aldiz Bermeoko helduentzako eskolako irakasleek osatu dutela azaldu dute antolatzaileek.