Absolbitu egin dute Iñaki Bengoa
Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du Iñaki Bengoa Busturiko bizilaguna, haren abokatuak jakinarazi duenez. Fiskalak kalteak eragitea eta lehergaiak izatea leporatuta, hamar urteko eta bederatzi hilabeteko zigorra eskatu zuen Bengoarentzat,...
Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du Iñaki Bengoa Busturiko bizilaguna, haren abokatuak jakinarazi duenez. Fiskalak kalteak eragitea eta lehergaiak izatea leporatuta, hamar urteko eta bederatzi hilabeteko zigorra eskatu zuen Bengoarentzat, 2002. urtean Bilboko Buia auzoan autobus bati eraso egitearen akusaziopean, eta Kepa Manzisidor defentsako abokatuak, ostera, absoluzioa. Parte bakoitzak berea mantendu zuen epaiketan.
Datozen orduetan utziko dute aske Busturiko bizilaguna.