Gaurtik hilaren 18ra bitartean, Liburu Azoka jasoko du Bermeok
Beste urte batez, heldu da Liburu Azoka Bermeora. Gaurtik hasita domekara bitartean izango du herritarrak liburuak zein diskoak erosteko aukera, Lameran. Guztira, 17 salmahai jarri dituzte aurten; iaz baino bat gehiago. Barrikuntzakaz dator aurten be B...
Beste urte batez, heldu da Liburu Azoka Bermeora. Gaurtik hasita domekara bitartean izango du herritarrak liburuak zein diskoak erosteko aukera, Lameran. Guztira, 17 salmahai jarri dituzte aurten; iaz baino bat gehiago.
Barrikuntzakaz dator aurten be Bermeoko Liburu Azoka; Asier Muniategi Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaileak azaldu duenez, «azken boladako liburu zein diskoak salgai daude».
Aurten, gainera, Euskal Pizkundea erakusketaz gozatzeko aukera du herritarrak. 75 urte igaro dira Jose de Ariztimuño Olaso ‘Aitzol’ kazetari eta idazlea fusilatu zutenetik. «Garai hura izan zen euskal literatura eta kulturaren pizkundea emon zena, eta hori azaltzeko garai hartako idazleen irudiak eta liburuak erabili ditugu»; hala, nola, Lizardirenak, Lauaxetarenak, Aitzolenak…
Beste barrikuntza lez, Iberia berria euskerazko, gaztelaniazko eta georgierazko hiztegia izango du herritarrak. Gainera, asteburuan, Juan Carlos Irizar musikariak bere diskoak sinatuko ditu.
Liburu Azoka 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara izango da zabalik egunotan.