Mahai sektorialetatik altxatzea erabaki du LABek, lan erreformak hitzarmenak babes barik uzten dituelako
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Espainiak onartutako lan erreformak negoziazio mahaiak berme barik uzten dituela salatu du LABek gau, prentsaurrekoan, eta mahai horietatik altxatzeko erabakia hartu duela jakinarazi du. Metalgintzako mahai sektorialeko kide Jon Iñaki Alkortak azaldu duenez, lan erreformak orain arteko hitzarmenak be kolokan jartzen ditu. “Lan erreformarekin enpresetan hitzartzen dena herrialdeetako hitzarmenak baalio barik utz ditzakete”. Horregatik, herrialdeetako hitzarmenak blindatzeko eskatuko du LABek, enpresa guztietan. Bizkaiak, Gipuzkoak, Arabak eta Nafarroak legez, bere marko propioa mantendu behar duela argi du LABek, eta eskaera hori egingo die patronalari, administrazioari eta gainontzeko sindikatuei.
Mahai sektorialetatik ateratzeko erabakia martxoaren 29ko greba orokorra indartzeko be badela esan dute LABeko ordezkariek, “hausnarketa egiteko be baliatu gura dugu, nora goazen jakiteko”. Izan be, erreforma barriagaz, enpresetan akordioak lortuz gero be, patronalak akordio horiek ez betetzeko ahalmena izango duela dio LABek. “Akordio salarialak lortu dira zenbait enpresatan, baia trukean lan erreformaren puntu guztiak onartzeko eskatu die patronalak sindikaatuei”. Diruaren truke, langileak isildu gura dituztela salatu du LABek, “diru hori faltsua delako. Langileei eskaini bai, baina erreforma barriaagaz diru hori kendu ahal izango die patronalak, berak gura duenean”.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.