Albisteak

Ugarte erreka garbitzen izan dira Urretxindorra eskolako umeak

Iragan zapatuan, Muxikako Urretxindorra eskolako haurrak erreka eguna ospatu zuten. Isidro Rodriguez eskolako zuzendariak azaldu bezala, “30 haur, eta hamar  guraso inguru batu ditugu”. Zuzendaria “pozik” azaldu da deialdiak iz...

Hiri-antolamendurako plana berrikusi beharko dute, oniritzia jasotzeko

Mendatako Udalak jakinarazi duenez, apirileko osoko bilkuran onartutako hiri-antolamendurako plan orokorrari zenbait emendakin egin dizkio Urdaibaiko Patronatuak. Hori dela eta, erakunde horrek plana bete-betean onar dezan, egindako iradokizunak aztert...

Gernikaldeko Hitza

Irauli eta erregaia galtzen ari da ‘Motxo’

Haitzetatik ateratzeko ahaleginetan zirela, irauli egin da Motxo Bermeoko arrantzontzia. Gainera, erregaia galtzen hasi da. 14:00ak aldera irauli da arrantzontzia, Itsas Salbamenduko langileak Motxo uretatik ateratzeko lanean zirela. Eusko Jaurlaritzak...

Bermeoko Hitza

Gaurtik aurrera herri informazioan sakonduko du Hitza.info-k

Eskualdeetako webguneetatik herri webguneetara egingo du salto eskualdeko hitzak, zenbait kasutan herri bakarrarekin eta beste zenbaitetan herri elkarteen bitartez. BERRIA Taldearen proiektu berriaren baitan, Hitza.info webguneak ere itxura aldatuko du...

Gautegiz Arteagako Hitza

Ormaiztegira irteera egingo dute Hirugarren Adinekoen Elkartekoek

Ibarrangeluko Hirugarren Adinekoen Elkartekoek irteera kulturala egingo dute azaroaren 24an. Ormaiztegira (Gipuzkoa) joango dira eta joateko interesa duten guztiek  elkarteak BBKn duen kontu korrontean 25 euro sartu beharko dituzte, azaroaren 17a bain...

Gautegiz Arteagako Hitza

Ordutegi zabalagoa izango du kultur etxeak

Herriko Kultur Etxeak ordutegi eta egutegi berria izango du aurrerantzean. Hala, erantzuna eman gura diote negu partean asteburuetan ere irekita izateko eskaerari. Beraz, 2011ko Aste Santura arte zapatu arratsaldeetan ere zabalduko dute kultur etxeak....

Gautegiz Arteagako Hitza

Gandiagari buruz idatzitako saiakera lanagatik Euskadi sarietako bat jaso du Azurmendik

Jose Azurmendi (Zegama, Giouzkoa, 1941) idazleak, Bitoriano Gandiagari buruzko saiakera lanagatik, Literaturako Euskadi saria jaso du saiakera sailean. Epaimahaikideek poesia eta filosofia lotuz, Gandiagaren “ikuspegi pertsonala” eman iz...

Gernikaldeko Hitza

Zaharrentzako zentro bat egingo du Udalak abadetxearen korta izandakoan

Herriko zaharrentzako zentroa egiten hasiko da Morgako Udala laster. Hain zuzen, Andra Mari auzoko abadetxearen korta izandakoa egokitu nahi dute zentroa bertan kokatzeko. Gisa horretako zentroa izateak herriari “bizitasuna” emango diola...

Gernikaldeko Hitza

Gizarte larrialdietarako behar besteko laguntza eskatu du Udalak

Irailean egindako osoko bilkuran Bermeoko Udalak aho batez onartu zuen Eusko Jaurlaritzari herriak gizarte larrialdietarako behar duen behar besteko aurrekontu zenbatekoa jar dezan eskatzea, laguntza horien kontzeptuan egiaztatzen diren eta deialdiko baldintza guztiak betetzen dituzten beharrizan egoera guztiei erantzuteko gai izan daitezen. Bermeoko Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) osoko bilkuran aurkeztutako mozioa «herriak dituen benetako premiei erantzuna eman ahal izateko» aurkeztu zuten. Izan ere, egun, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntzak, Bermeoko alkate Xabier Legarretak azaldu legez, «ez dira nahikoak herriak dituen gizarte larrialdietarako eskariei aurre egiteko». 2010. urtean Bermeoko Udalak gizarte larrialdietarako laguntzen eskaera handia izan duela azaldu du Legarretak, Udala «Eusko Jaurlaritzak emandako diruarekin eskaera eta behar guztiei erantzuteko gai ez» dela izan zehaztuz. 250. 000 euro Egun, herritarren eskaera guztiei aurre egiteko Udalak 250.000 euroko aurrekontua behar duela jakinarazi du Bermeoko alkateak. «Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak aditzera eman duen diru banaketa berriarekin, ez dugu behar besteko dirurik eskaera guztiak asetzeko». EAJk aurkeztutako mozioan azaltzen den moduan, «gure herritarrek behar gehien duten momentu honetan, egoera zailenean dauden momentu honetan, iturriak ezin du itxita egon. Eusko Jaurlaritzak ezin du iturria itxi gure herritarren egoerari bizkarra emanez». Mozioa aho batez onartu zuten joan den eguenean egindako osoko bilkuran, Eusko [...]

Bermeoko Hitza

Udalak eliza ebanjelikoari emandako diru laguntzagaz kritiko agertu da EA

Udal gobernuak ¬EAJ¬ eliza ebanjelikoari eman dion diru laguntzari buruzko azalpenak eskatu zituen Bermeoko Eusko Alkartasunak (EA) joan den asteko osoko bilkuran. Izan ere, 20.000 euroko diru laguntza eman du Udalak «eliza horretako parrokoaren etx...

Bermeoko Hitza
Gehiago