Gaurtik aurrera herri informazioan sakonduko du Hitza.info-k
Eskualdeetako webguneetatik herri webguneetara egingo du salto eskualdeko hitzak, zenbait kasutan herri bakarrarekin eta beste zenbaitetan herri elkarteen bitartez. BERRIA Taldearen proiektu berriaren baitan, Hitza.info webguneak ere itxura aldatuko du...
Eskualdeetako webguneetatik herri webguneetara egingo du salto eskualdeko hitzak, zenbait kasutan herri bakarrarekin eta beste zenbaitetan herri elkarteen bitartez.
BERRIA Taldearen proiektu berriaren baitan, Hitza.info webguneak ere itxura aldatuko dute gaurtik. Itxura bakarrik ez, izan ere eskualdeetako webguneetatik herri webguneetara egingo dute salto eskualdeko hitzek, modu horretan informazio lokalaren arloan sakontzeko asmoz.
Aurrerantzean herri edo herri elkarte bakoitzak bere webgunea izango du, eta egunerokoari hobeto erantzun ahal izango dio Hitza.info-k. Hala ere, eskualdeko informazioa jaso nahi duenak ere jaso ahal izango ditu informazio lokaleko webgune guztietako albisteak batean eskualdeko webgunean ere.
Gautegizarteaga.hitza.eus atariak hainbat herritako albisteak jasoko ditu: Kortezubi, Gautegiz Arteaga, Ibarrangelu, Elantxobe, Ea, Nabarniz eta Ereño.
-http://gautegizarteaga.hitza.eus
-http://busturialdea.hitza.eus