Udalak eliza ebanjelikoari emandako diru laguntzagaz kritiko agertu da EA
Udal gobernuak ¬EAJ¬ eliza ebanjelikoari eman dion diru laguntzari buruzko azalpenak eskatu zituen Bermeoko Eusko Alkartasunak (EA) joan den asteko osoko bilkuran. Izan ere, 20.000 euroko diru laguntza eman du Udalak «eliza horretako parrokoaren etx...
Udal gobernuak ¬EAJ¬ eliza ebanjelikoari eman dion diru laguntzari buruzko azalpenak eskatu zituen Bermeoko Eusko Alkartasunak (EA) joan den asteko osoko bilkuran. Izan ere, 20.000 euroko diru laguntza eman du Udalak «eliza horretako parrokoaren etxebizitza konpontzeko». Horrelako diru laguntza bat ematea «onartu ezin» daitekeela esan zion EAk Bermeoko alkateari.
«Nahiz eta beren sinesmenaren kulturako erabiliko duten argudiatu, ez dugu uste etxebizitza bat berritzeko horrelako diru laguntza bat eman daitekeenik. Inoiz ez delako horrelakorik egin. Lan pribatua da», azaldu zuen Juan Karlos Goienetxea Bermeoko EAko bozeramaileak.