Zaharrentzako zentro bat egingo du Udalak abadetxearen korta izandakoan
Herriko zaharrentzako zentroa egiten hasiko da Morgako Udala laster. Hain zuzen, Andra Mari auzoko abadetxearen korta izandakoa egokitu nahi dute zentroa bertan kokatzeko. Gisa horretako zentroa izateak herriari “bizitasuna” emango diola...
Herriko zaharrentzako zentroa egiten hasiko da Morgako Udala laster. Hain zuzen, Andra Mari auzoko abadetxearen korta izandakoa egokitu nahi dute zentroa bertan kokatzeko. Gisa horretako zentroa izateak herriari “bizitasuna” emango diola uste du Iñaki Uribe Morgako alkateak, eta, bere ustez, “aberasgarria” izango da.
Gune berriak egongela, bulegoa, sukalde txikia eta barra izango ditu. Modu horretan, batzeko leku bat izateaz gain, bazkariak ere egin ahal izango dituztela dio alkateak, hain justu, “herriari bizitasun gehiago emateko”.
Bestelako onurak ere izango ditu zentro berriak, hiru lanpostu sortuko dituela aurreikusten baitute. “Gehienbat zentroaren mantenuaz arduratuko dira langile horiek”.
Obra egiteko Udalak 108.435 euroko aurrekontua izango du.