Ugarte erreka garbitzen izan dira Urretxindorra eskolako umeak
Iragan zapatuan, Muxikako Urretxindorra eskolako haurrak erreka eguna ospatu zuten. Isidro Rodriguez eskolako zuzendariak azaldu bezala, “30 haur, eta hamar guraso inguru batu ditugu”. Zuzendaria “pozik” azaldu da deialdiak iz...
Iragan zapatuan, Muxikako Urretxindorra eskolako haurrak erreka eguna ospatu zuten. Isidro Rodriguez eskolako zuzendariak azaldu bezala, “30 haur, eta hamar guraso inguru batu ditugu”. Zuzendaria “pozik” azaldu da deialdiak izan duen harrerarekin.
Erreka eguna, “ingurumen balioak sustatzeko” aukera paregabea dela uste dute antolatzaileek. Ildo horretatik, “ingurumenaren garrantziaz jabetzeko”, era honetako jarduerak antolatzea “ezinbestekoa” dela esan du Rodriguezek. Horrez gain, eskola orduetatik kanpo, herriko umeen “harremanak lantzeko” ere balio izan
zuen irteerak.
Haur eta gurasoak 10:30ean bildu ziren Ugarte auzoko Udaletxearen aurrean, eta ordu bete inguru izan ziren zaborra batzen. Ostean, lunch-a izan zen Muxikako Udalaren eskutik.