‘Ez ginen atzera egiteko jaio. Faxismoaren aurka, feminismoa’ lelopean kaleak hartzeko deia egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Busturialdeko txoko guztietan ere aldarriz beteko dituzte kaleak.



Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Sentitu, Pentsatu, Ekin! ikuskizunera joan gura duten horiek, bihartik hasita erosi ahalko dituzte sarrerak eta agortu arte salgai izango direla jakinarazi dute.
Gabonetako programazioaren baitan, Bermeoko Udaleko Kultura, Gazteria eta Hezkuntza sailak beste behin be …

Autore gazteen eta ezagunen argudioak eta proposamenak biltzen dituen erakusketa ikusgai dago, Gernika-Lumoko kultur etxean: Ertibil Bizkaia 2012. Bizkaiko hainbat toki bisitatu ondoren –Lekeitio, esaterako–, ikus arteen erakusketa ibiltariak bere ...

Gernika-Lumoko gazteek gabonetan edarto pasatzeko aukera izango dute, Ehunzango aisialdi taldeak opor egunetarako antolatu dituen irteeretan. Urtero legez, bi irteera prestatu dituzte aisialdi taldeko kideek: P.I.Nera lehenengoa, eta Gasteizko (Araba) izotz pistara bigarrena. Gernika-Lumoko kultura sailarekin elkarlanean antolatu ditu irteerak Ehunzangok. Irteerak zortzi eta hamasei urte bitarteko gazteei zuzenduta daude, eta interesatuek Gaztelekuan emon beharko dute izena. Hain zuzen, barikua baino lehenago emon behar da izena. Barakaldon izango den P.I.N-era, esaterako, hilaren 27an joango dira izena emoten dutenek. 10:00etan irtengo dira Gernika-Lumotik, eta itzulerako bidaia 19:00etan egingo dute. Hilaren 28an, bestalde, Baskonia Kirol Hiriko izotz pistara joango dira gazteak eta begiraleak. 15:00etan irtengo dira Gasteizerantz, eta 21:00etan bueltatuko dira Gernika-Lumora.


Astra Koordinadorak eraikinean lan egingo duen behargina aukeratuko du bihar. Korrdinadorakoek jakinarazi dutenez, bost pertsona pasatu dira azken probara, eta bihar egingo dituzte elkarrizketak. Hain zuzen, 18:30etik aurrera egingo dut azken proba bos...

Gernika Gogoratuz elkartearen 25 urteurrena ospatu dute hainbat herritarrek Astran. Hain zuzen be, egindako lanaren eta datozen urteetako lan ildo orokorren barri emoteko jaialdian murgildu ziren domekan Astrara bertaratutakoak. Hala, hasiera ekitaldia...

Ertibil Bizkaia´12 erakusketa dela eta, Ismael Manterola EHUko irakasleak Arte garaikidearen gakoak hitzaldia emongo du bihar, Gernika-Lumon. Hain zuzen be, kultur etxeko erakusketa aretoan emongo du, 19:30ean.

Natxo Gonzalez hamazazpi urteko plentziar gazteak irabazi du, Mundakan jokatutako Euskal Surf Zirkuituaren azken proba. Hego haizeak lagunduta, asteburu guztian zehar olatu edarrak egon ziren Urdaibaiko itsasadarren, eta bertaratutako ikusleek primeran pasatzeko aukera izan zuten.
Gonzalezek aukera barik utzi zituen …
