Natxo Gonzalez plentziarrak irabazi du Euskal Surf Zirkuituko azken proba
Natxo Gonzalez hamazazpi urteko plentziar gazteak irabazi du, Mundakan jokatutako Euskal Surf Zirkuituaren azken proba. Hego haizeak lagunduta, asteburu guztian zehar olatu edarrak egon ziren Urdaibaiko itsasadarren, eta bertaratutako ikusleek primeran pasatzeko aukera izan zuten.
Gonzalezek aukera barik utzi zituen …
Natxo Gonzalez hamazazpi urteko plentziar gazteak irabazi du, Mundakan jokatutako Euskal Surf Zirkuituaren azken proba. Hego haizeak lagunduta, asteburu guztian zehar olatu edarrak egon ziren Urdaibaiko itsasadarren, eta bertaratutako ikusleek primeran pasatzeko aukera izan zuten.
Gonzalezek aukera barik utzi zituen aurkari guztiak, finalean puntuazio oso altua lortuta. Hain zuzen, 19,93 puntu eskuratu zituen, jokoan egon ziren 20 puntuetatik. Hala, Igor Muniain, Alex Giron, Eukeni Masa, Dani Alonso eta Iker Muñoz finalistek ez zuten aukerarik izan Mundakako ezker olatuan.
Euskal zirkuituko hiru probak jokatuta (Zurriola, Zarautz eta Mundaka), bestalde, Igor Muniain zarauztarrak (Gipuzkoa) jantzi zuen irabazlearen txapela. Muniain bigarren sailkatu zen Zurriolan, hirugarren zaarautzen eta bigarren mundakan. Hala, erregulartasun handia erakutsita jantzi du euskal surflari onenaren txapela.
Surfean egiteko baldintzat oso onak izan ziren asteburuan, baina batez be, domekan egon ziren olatu edarrak. Hiru metro inguruko olatuak altxatu ziren, surflarien gozamenerako. Hala, baldintza onak lagunduta, hainbat tutu egin zituzten parte hartzaileek, eta puntuazio oso altuak emon zituzten epaileek.
Mundakako sailkapena
- Natxo Gonzalez
- Igor Muniain
- Alex Gironi
- Eukeni Masa
- Dani Alonso
- Iker Muñoz
Euskal zirkuituaren sailkapena
- Igor Muniain
- Axi Muniain
- Inamol Yeregi