25 urte ez direlako beti betetzen
Gernika Gogoratuz elkartearen 25 urteurrena ospatu dute hainbat herritarrek Astran. Hain zuzen be, egindako lanaren eta datozen urteetako lan ildo orokorren barri emoteko jaialdian murgildu ziren domekan Astrara bertaratutakoak. Hala, hasiera ekitaldia...
Gernika Gogoratuz elkartearen 25 urteurrena ospatu dute hainbat herritarrek Astran. Hain zuzen be, egindako lanaren eta datozen urteetako lan ildo orokorren barri emoteko jaialdian murgildu ziren domekan Astrara bertaratutakoak. Hala, hasiera ekitaldiagaz, bideo emonaldi labur bategaz, Segundo Olaeta musika eskolako ikasleek jotako zenbait abestigaz eta bertsolarien abileziagaz gozatzeko aukera izan zuten, besteak beste, domeka goizean Astran.