Gazteentzako irteerak antolatu ditu Ehunzangok
Gernika-Lumoko gazteek gabonetan edarto pasatzeko aukera izango dute, Ehunzango aisialdi taldeak opor egunetarako antolatu dituen irteeretan. Urtero legez, bi irteera prestatu dituzte aisialdi taldeko kideek: P.I.Nera lehenengoa, eta Gasteizko (Araba) izotz pistara bigarrena. Gernika-Lumoko kultura sailarekin elkarlanean antolatu ditu irteerak Ehunzangok. Irteerak zortzi eta hamasei urte bitarteko gazteei zuzenduta daude, eta interesatuek Gaztelekuan emon beharko dute izena. Hain zuzen, barikua baino lehenago emon behar da izena. Barakaldon izango den P.I.N-era, esaterako, hilaren 27an joango dira izena emoten dutenek. 10:00etan irtengo dira Gernika-Lumotik, eta itzulerako bidaia 19:00etan egingo dute. Hilaren 28an, bestalde, Baskonia Kirol Hiriko izotz pistara joango dira gazteak eta begiraleak. 15:00etan irtengo dira Gasteizerantz, eta 21:00etan bueltatuko dira Gernika-Lumora.
Gernika-Lumoko gazteek gabonetan edarto pasatzeko aukera izango dute, Ehunzango aisialdi taldeak opor egunetarako antolatu dituen irteeretan. Urtero legez, bi irteera prestatu dituzte aisialdi taldeko kideek: P.I.Nera lehenengoa, eta Gasteizko (Araba) izotz pistara bigarrena. Gernika-Lumoko kultura sailarekin elkarlanean antolatu ditu irteerak Ehunzangok.
Irteerak zortzi eta hamasei urte bitarteko gazteei zuzenduta daude, eta interesatuek Gaztelekuan emon beharko dute izena. Hain zuzen, barikua baino lehenago emon behar da izena.
Barakaldon izango den P.I.N-era, esaterako, hilaren 27an joango dira izena emoten dutenek. 10:00etan irtengo dira Gernika-Lumotik, eta itzulerako bidaia 19:00etan egingo dute.
Hilaren 28an, bestalde, Baskonia Kirol Hiriko izotz pistara joango dira gazteak eta begiraleak. 15:00etan irtengo dira Gasteizerantz, eta 21:00etan bueltatuko dira Gernika-Lumora.