‘Ez ginen atzera egiteko jaio. Faxismoaren aurka, feminismoa’ lelopean kaleak hartzeko deia egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Busturialdeko txoko guztietan ere aldarriz beteko dituzte kaleak.


Iñigo Urkulluren agintaldian Josu Erkoreka bermeotarra izango da Eusko Jaurlaritzako bozeramale. Madrilgo Kongresutik Lakuara jausia egingo du, eta Justiziaren eta Administrazio Publikoaren ardurak be bereak izango dira. Apustu sendoa egin dute jeltzaleek bermeotarrarengatik, eta ardurarik handienak bereak izango ditu.
Hamabi …

Gernika KESBeko neskek bolada onari jarraipena emotea lortu zuten, joan den asteburuan. Hain zuzen, 51-54 hartu zuten menpean Fundacion Promete, Logroñoko (Errioxa; Espainia) taldea. Norgehiagoka irabazita, bertokoak sailkapeneko zortzigarren postura arte igo dira, eta jeitsiera postutik aldendu dira apur bat gehiago. Bi partida irabazita Em Leganes da azken sailkatua. KESBek, bestalde, lau partida irabazi ditu dagoeneko, eta Fundacion Prometegaz bardinduta dago sailkapenean. Asteburuan errioxarren kontra jokatutako partida primeran hasi zen bertokoentzat. Lehenengo laurdenean 11 puntuko aldea lortu zuten gernikarrek, partida kontrolpean izanez. Gainontzeko hiru laurdenetan, Fundacion Promete nagusitu zen, baina ez zen nahikoa izan garaipena lortzeko. KESBek defentsa bikaina egin zuen, eta errioxarrak partida irabazteko aukera barik geratu ziren. Azken laurdenera, esaterako, zortzi puntuko aldeagaz heldu ziren bertokoak. Las Gaunasko taldea saiatu zen partidari buelta emoten, baina gernikarren defentsak ito zituen Logroñokoen ahaleginak. Izaskun Garcia izan zen bertoko jokalari hoberena Errioxan. Muxikarrak hamahiru puntu sartu zituen, hamazazpi puntuko balorazioa lortuz. Bestalde, Tamara Insfranen lana be nabarmentzekoa izan zen. Partida hoberenera jokatu zuten paraguaiarrak, fitxaketa sasoian taldera heldu zenetik. Paraguaikoak 12 puntu sartu zituen. Aipatzekoa da KESBen puntu gehienak kanpoaldeko jokalariek lortu zituztela. Nere Moreno, Tynikki Crook, eta Yaiza Lazaro barnealdeko jokalariek hamahiru puntu sartu zituzten bakarrik.

Bizkaia Gernikak historia egiten jarraitzen du Amlin Challenge txapelketan. Joan de asteburuan, basurdeek Italian jokatu zuten, eta garaipenagaz bueltatzea lortu zuten. Hala, Ohorezko Mailako talde batek lehenengo biderrez irabazi ditu bi partida Europako txapelketa baten. Gainera, etxetik kanpo irabazten duen Ohorezko Mailako lehenengo taldea be bada bertokoa. Oscar Astarloa bigarren entrenatzaileak aurreikusi bezala, partida oso orekatua izan zen Rovigoren kontrakoa. Bi taldeek gura zuten garaipena, eta bigarren zatira arte ez zen norgehiagoka erabaki. Urbietako partidan bezala, Italian be basurdeak aurreratu ziren markagailuan. Lehenengo Declan Cusackek zutoian artera egindako jaurtiketa bategaz, eta ondoren, Iñigo Olaetaren entsegu bategaz. Italiarrek, halanda be, ez zuten etsi, eta markagailuan hurbiltzea lortu zuten lehenengo zatia amaitu aurretik. Hala, 7-8 amaitu zen lehenengo zatia. Bigarren zatiaren hasieran, Rovigo partidari buelta emoten ahalegindu zen, baina ez zuen lortu. Aitzitik, basurdeek aldea handitzea lortu zuten bigarren zatian. Bigarren zatia hasi bezain laster, Cusackek barriro asmatu zuen hankagaz egindako jaurtiketa bategaz, eta 59. minutuan italiarren entsegu lerroa zeharkatzea lortu zuen irlandarrak. Azken minutuetan Rovigok aldea apur bat jatea lortu zuen, baina ez zen nahikoa izan. Hala, 10-16 amaitu zen norgehiagoka.

Oroitzapenei buruz berba egiten duten kantuak dakartza Josu Bergara kantautore eatarrak Katiuska gorriak hirugarren diskoan. Hainbat kolaborazio izan ditu Bergarak bere lan barri horretan, eta emaitzagaz “pozik” da.
Katiuska gorriak izenburupean kalean duzu zure hirugarren lana. Emaitzagaz pozik al zaude?…

Surf zaleek edarto pasatzeko aukera paregabea izango dute asteburuan. Euskal Herriko Surf Federazioak antolatuta, euskal zirkuituaren azken proba jokatuko dute 64 surflarik.
Asteburu guztian zehar, hego haizea egingo duela aurreikusten dute eguraldiaren iragarpenek, eta horrenbestez, surfean egiteko baldintza egokiak egongo …

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila, Bermeoko Udalarekin elkarlanean, Gazteluko zoladuran zeuden irregulartasunak eta bertan sortzen ziren iragazketak konpontzeko lanak egiten ari da. Lanon azken fasean dabiltzala azaldu dute Jaurlaritzatik eta datozen egunetan amaitzea aurreikusten dutela esan dute. Hainbat hamarkadetan mantenu lanak egin gabe egon ostean, Gazteluren zoladurak irregulartasunak zituen. Gainera, tarteko solairuan dauden lokaletara etengabe ura sartzen zela jakinarazi dute Eusko Jaurlaritzatik. Arazoak konpontze aldera, Bermeoko Udalarekin batera lan egin dutela diote Jaurlaritzatik. Horrela, Bermeoko Udalak proiektu konstruktiboa egin du eta Portu Zuzendaritzak lanok finantzatu ditu, 40.000 euro, hain zuzen be. Jaurlaritzatik azaldutakoaren arabera, «malden erregularizazioa egin dute batetik, bertan zeudenak aldatuta. Bestetik, estolda-zulo barria be ipini dute dagokion uren irteerarekin. Gainera, ur-iragazketak saihesteko, azaleraren iragazgaizte tratamendua be egingo dute. Bestalde, egun dagoen hormigoizko balaustrada margotuko dute eta altzairu herdoilgaitzeko eskubanda bat ipiniko dutela jakinarazi dute, haren altuerak hiriko babesak eskatzen duen araudia bete dezan. Lanok azken fasean murgilduta daudela diote, are gehiago, datozen egunetan amaitzea aurreikusten dutela zehaztu dute, «eguraldiaren arabera; izan be, iragazgaizte geruza hori jarri ahal izateko ezin du zenbait egunetan euririk egin», diote.

Ertzaintzak gizonezko bat erreskatatu du Sukarrietako San Antonio hondartzan, norbanako batek pertsona bat uretan eta laguntza eske zegoela ohartarazi ostean. 13:00 aldera erreskatatu dute gizonezkoa, helikoptero bat erabilita. Gurutze Gorriako eta Itsas Salbamenduko kideak be joan dira hondartzara, gizonezkoa artatzera.…

Protesten artean zabaldu dute Gernikaldea Bereizmen Handiko Zentroa, gaur goizean. Gernika-Lumoko hainbat eragile, eta Galdakaoko ospitaleko sindikatuetako ordezkariak eraikinaren aurrealdean batu dira, euren haserrea Rafael Bengoa Osasun Sailburuari helarazteko. Hain zuzen, 60 lagun inguru batu dira protestan. Naiara Urberuaga Gernika-Lumoko zinegotziak herriko eragileen izenean esan duenez, Bengoari azalpenak eskatzeko batu dira osasun zentroaren aurrean. Izan be, ez dute ulertzen zentroa horren zerbitzu gutxirekin zabaltzea. Urberuagak nabarmendu duenez, “anbulategiko espezialisten kontsultak baino ez ditu hartu Gernikaldea zentroak”. Zinegotziaren berbetan, “ongi etorria” emoten diote zentro barria, baina osasun agintariek orain arte “agindu dituzten zerbitzu guztiekin osatzea falta da”. Hala, hobekuntza handia izango litzatekela argudiatuta, hemodialisia, etxeko ospitaleratzea, 24 orduko larrialdi zerbitzua eta kirurgia handiak eta txikiak egiteko gunea jartzea eskatu dute. Modu berean, eraikinaren hirugarren solairuan 70 ohe jartzea aldarrikatu dute bildutakoek. Urberuagak azaldu duenez, Inclan Osasun Sailburu zenean diseinatutako proiektuak argia ikustea gura dute. Gainera, hirugarren solairua hutsik dagoela gogoratu diote Bengoari. Gernika-Lumoko eragileek, Busturialdeak jasan duen utzikeria salatu dute. Diotenez, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ez dute bidezko neurririk hartu kalitatezko osasun zerbitzu bat bermatze aldera. Urberuagaren berbetan, “etxeko ospitaleratzen zerbitzurik ez duen eskualde bakarra da Busturialdea, eta gainera, ospital handiak urrun daude”. Sindikatuen protesta Galdakaoko ospitaleko sindikatuetako ordezkariak, [...]

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalista izateak “sorpresaz” hartu du Onintza Enbeita muxikarra. Baina finalea gainean da eta aurtengoak utziko duen argazkia nabarmendu du muxikarrak. “Historikoa izango da, eta gugan gordetzeko modukoa”. Lau neska eta lau mutil izango dira zapatuan Bilbao Arenan, …

Baserrietan erabilitako plastikoak batzeko kontainerra jarri du Arratzuko Udalak, Belendiz auzoan. Bizkaian ezartzen den ezaugarri horietako lehen edukiontzia da.
Hainbat baserri eta nekazal gune daude Arratzun; gauzak horrela, toki horietan belar siloratzean erabiltzen dituzten plastikoak edota negutegiko plastikoak bildu gura …