Bihar aukeratuko du koordinadorak Astrarako behargina
Astra Koordinadorak eraikinean lan egingo duen behargina aukeratuko du bihar. Korrdinadorakoek jakinarazi dutenez, bost pertsona pasatu dira azken probara, eta bihar egingo dituzte elkarrizketak. Hain zuzen, 18:30etik aurrera egingo dut azken proba bos...
Astra Koordinadorak eraikinean lan egingo duen behargina aukeratuko du bihar. Korrdinadorakoek jakinarazi dutenez, bost pertsona pasatu dira azken probara, eta bihar egingo dituzte elkarrizketak. Hain zuzen, 18:30etik aurrera egingo dut azken proba bost finalistek.
20:00etan, bestalde, koordinadorako kideek bilera bat egingo dute aukeratua nor izango den erabakitzeko. Azaldu dutenez, Astra Koordinadoraren kide diren edo kide izan diren pertsona guztiek parte hartu dezakete erabakia hartzerakoan. Izan be, aukeraketa ahalik eta zabalena eta gardenena izatea bilatzen dute.
Auzolana
Astra eraikin barriztuaren inaugurazio data hurbil dagoela eta, bestalde, auzolanerako deia egin du koordinadorak. Hain zuzen, 17:00etatik batuko dira egunero, aste honetan. Deitzaileek azaldu dutenez, zapaturako guztia izan gura dute prest, eta horrenbestez, ezinbestekoa da auzolanean jende asko batzea.