Kostaren eta Itsasoaren Espainiako Zuzendaritza Nagusiak 30 uteko kontzesioa onartu dio Murueta Ontziolari, baina legezkotasuna "egiaztatu barik" dituzten lur orubeak eta handitzeak "handik kanpo" utzi ditu. Ebazpenak itsas-lehorreko jabari publikoa berreskuratzeko prozedurak berriz aktibatzea eskatzen du, baina arriskuan jartzen du alboko lurretan palafitoa eraikitzeko proiektuaren bideragarritasuna.


Azalpenak emateko bilera informatiboa egingo dute datorren martitzenean, hilaren 24an, 19:00etan, Gizarte eta Kultura Etxean

Barikuan, Ulannah folk taldearen kontzertua izango da Ajangizko Eleizalde auzoan dagoen herriko tabernan. Musika kontzertua, 20:30ean hasiko da eta doakoa izango da. Ulannah taldea hamalau pertsonaz osatuta dago eta Europako ekialdeko musika dantzagarria jotzen dute.

Ajangizko Udalak toponimia lana ikusgai jarriko du Eleizalde auzoko Kultur Etxean. Erakusketa, barikuan zabalduko dute eta bertan izango da ikerketa zuzendu duen Mikel Gorrotxategi euskaltzaina. Gorrotxategik lana nola egin duten azalduko du eta lortu dituzten emaitzen berri emango du. Toponimia lanaren aurkezpena, 19:00etan izango da

Hileko azken barikuetan egin bezala, Bermeoko Euskeraz Berbetan elkarteak kalerik kale kantaten ekimena egingo du bariku honetan. Ohi legez, 20:00etan ipini dute hitzordua Lamera parkeko Andeko tabernaren aurrean .

Santa Katalina jaiak ospatuko dituzte egunotan mundakarrek. Eguenan, santuaren egunean bertan, 12:00etan, Santa Katalinako elizan meza etzuteko aukera izango dute, udalbatza bertan izango delarik. Jarraian Gazte-Zar taldeko dantzari batek ohorezko aur...

Bilbao Hiria XXII Pop-Rock Lehiaketako finalista da The Riff Truckers talde gernikarra. taldea bigarren urtez aurkeztu da lehiaketa horretara, baina parte hartzen duen lehenengoa da. Pop-Rock atalean lehiatu da The Riff Truckers eta hiru onenen artean ...

Bermeoko Udalak 2011rako aurrekontuak aurkeztu ditu, 19.018.762,12 eurokoa. Datorren urtean, beraz, aurten baino diru gutxiago izango du Udalak; %1,6 gutxiago, hain zuzen. «Aurtengoekin jarraituz, aurrekontu gogorrak izango dira beste behin ere», azaldu du Bermeoko alkate Xabier Legarretak.

Durangoko Landako gunean jokatutako finalaurrekoan nagusitu ondoren, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean da Onintza Enbeita muxikarra. 800 lagun inguru bildu ziren atzoko saioan, txapelketako lehen finalaurrean. Guztira 545 puntu eskuratu zituen ...

Elbarrituen errealitatera gerturatu gura ditu gazteak ASINSOC elkarteak, eta horretarako hitzaldiak eman ditu Gernika-Lumoko ikastetxeetan. Lau astez, 8 orduko berbaldi-saioak hartu dituzte Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasl...

Herritarren eskura daago Internet zerbitzua, Gernika-Lumoko zenbait tokitan. Gaur inauguratu du Udalak udalerriko zazpi lekutan jarri duen Wifi sistema. “Teknologia berriak bultzatzeko Udalak egindako apustua” dela esan du Jose Mari Gorroñ...

TKEk, San Miguel Ligan doping kasurik ez dela egon jakinarazi zuen herenegun. Kontxako Banderaren ostean, Jose Luis Kortak adierazpen gogorrak egin zituen Urdaibaiko taldekideeen aurka eta Josu Zabalando Urdaibai Arraun taldeko presindentea, “pozik” azaldu da, TKEk positiborik ez dela egon “konfirmatu” ostean. Presidentearen hitzetan, “Kortak zigorra jartzea merezi du”. Urte hauek guztietan, beti “berdin” ibili dela argudiatzen du eta “behingoz”, zigorra jartzea nahi du. Zabalondok azaldu bezala, “Niretzat behintzat, barkamena eskatzea ez da nahikoa eta arraunlariek ere berdin pentsatzen dute”. Hala ere,presidenteak ez du uste Kortak barkamena eskatuko duenik. Kontrakoa gertatuko dela dio eta oraindik zerbait esango duelakoan dago. Abenduaren 2an, Urdaibaiko taldekideek Castroko (Kantabria, Espainia) Justizia Epaitegira joan beharo dute, Kortaren aurka jarri zuten salaketaren arira. Zabalondok azaldu bezala, “egia esan ez dakit nola izango den”. Dioenez, ez daki berak joan beharko duen, abokatuak joan beharko duen… Jakinarazi duenez, oraindik ez dakite zer gertatuko den, baina “zigorra jartzea” espero dute. “Gure hitza sinisten ez zuen jende asko zegoen” Taldekideek, “trankil” hartu dute TKEaren “konfirmazioa”. Zabalondok dioenez, “trankil geunden, baina kanpora begira pozik hartu dugu albistea”. Beraien hitza sinisten ez zuen jende ugari zegoela dio presidenteak, eta orain ahoak zarratzeko balio du TKEaen “konfirmazioak”. Zabalondoren esanetan, “Kortaren deklarazioek min asko [...]