Herritarren eskura dago Wifi-a
Herritarren eskura daago Internet zerbitzua, Gernika-Lumoko zenbait tokitan. Gaur inauguratu du Udalak udalerriko zazpi lekutan jarri duen Wifi sistema. “Teknologia berriak bultzatzeko Udalak egindako apustua” dela esan du Jose Mari Gorroñ...
Herritarren eskura daago Internet zerbitzua, Gernika-Lumoko zenbait tokitan. Gaur inauguratu du Udalak udalerriko zazpi lekutan jarri duen Wifi sistema. “Teknologia berriak bultzatzeko Udalak egindako apustua” dela esan du Jose Mari Gorroño alkateak, eta Urbietako kiroldegian, San Juan Ibarra plazan, Errenterian eta Lorategietan, Foru Plazan, Merkurio inguruan eta Pasilekuan, San Kristobal plazan eta Europako Herrien Parkean emango du Udalak Internetera sartzeko zerbitzua. “Lurgorriko auzo berrian ere wifi sistema jarriko dugu, baina aurrerago”, zehaztu du.
Kultura zinegotzi Ekain Ormaetxeak azaldu duenez, Intenetera sartzeko wifi sistema dagoen lekuetan horren berri emango duen plaka bat jarri du Udalak. “Wernika-Lumo da, hain zuzen, Udalaren internet zerbitzu sarearen izena”.