Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean da Onintza Enbeita
Durangoko Landako gunean jokatutako finalaurrekoan nagusitu ondoren, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean da Onintza Enbeita muxikarra. 800 lagun inguru bildu ziren atzoko saioan, txapelketako lehen finalaurrean. Guztira 545 puntu eskuratu zituen ...
Durangoko Landako gunean jokatutako finalaurrekoan nagusitu ondoren, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean da Onintza Enbeita muxikarra. 800 lagun inguru bildu ziren atzoko saioan, txapelketako lehen finalaurrean. Guztira 545 puntu eskuratu zituen Enbeitak. Ibon Ajuria bosgarren sailkatu zen, 486 puntugaz; eta Galletebeitiak seigarren egin zuen, 452 punturekin. Bi horiek, beraz, puntuazioaren arabera izango dute finalerako txartela lortzeko aukera.
Domekan jokatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hurrengo finalaurrekoa, Zornotzako Zelaieta zentroan.