
Bathco Rugbyren aurka iaz jokatutako partida
Ohorezko Mailako hamazortzigarren jardunaldiko partida jokatu dute asteburuan Bizkaia Gernika Rugby taldeko mutilek. Bathco Rugby izan zuten aurkari basurdeek, eta Santanderrekoak (Kantabria, Espainia) baino gehiago izan ziren. Hala, 17-11 irabazi zuten gernikarrek, etxean bertan.
Asteburuko partiden ostean, aldaketa gutxi dago sailkapen orokorrean. VRAC Quesos Entrepinaresek darrai lider, 78 punturekin, eta UE Santboiana (72 puntu) eta Complutense Cisneros (69 puntu) dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Bizkaia Gernika Rugby taldea seigarren dago taulan, 42 punturekin.