Elbarrituen errealitatea gazteengana gerturatu gura du ASINSOCek
Elbarrituen errealitatera gerturatu gura ditu gazteak ASINSOC elkarteak, eta horretarako hitzaldiak eman ditu Gernika-Lumoko ikastetxeetan. Lau astez, 8 orduko berbaldi-saioak hartu dituzte Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasl...
Elbarrituen errealitatera gerturatu gura ditu gazteak ASINSOC elkarteak, eta horretarako hitzaldiak eman ditu Gernika-Lumoko ikastetxeetan. Lau astez, 8 orduko berbaldi-saioak hartu dituzte Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek. Berbaldi horien bitartez, elbarriek dituzten arazoen berri eman diete elkarteko bi kidek.
Era berean, azalpenak hartuta, lan bat egiteko eskatu die elbarriak gizarteratzeko elkarteak ikasleei. Bost taldetan banatu, eta marrazki batean kalean elbarrientzat ikusten dituzten arazoak islatzeko eskatu diete.
Talde bakoitzeko hiru lan aukeratu dituzte, finalista legez. Horiek Elai-Alai aretoan ipiniko dituzte, jendeak botoak eman ditzan. Hala, hamabost lan horietatik herritarrek hiru finalista aukeratzea da elkartearen asmoa. Lanak hilaren 23tik abenduraen 3ra egongo dira ikusgai.
Elbarriren bat dutenen eskubideen aldeko eguna izango da abenduaren 3an, eta bariku horretan egingo dute lan irabazleen sari banaketa.