Kostaren eta Itsasoaren Espainiako Zuzendaritza Nagusiak 30 uteko kontzesioa onartu dio Murueta Ontziolari, baina legezkotasuna "egiaztatu barik" dituzten lur orubeak eta handitzeak "handik kanpo" utzi ditu. Ebazpenak itsas-lehorreko jabari publikoa berreskuratzeko prozedurak berriz aktibatzea eskatzen du, baina arriskuan jartzen du alboko lurretan palafitoa eraikitzeko proiektuaren bideragarritasuna.


Gaur hasi eta martitzenera arte luzatuko dira aurten jaiak Arretxinagan. Txotxongiloak, irrintzi txapelketa eta herri afaria ere antolatuko dituzteSan Migel jaiak ondo pasatu eta ondo pasa arazteko prest daude Arretxinagako Jai Batzordekoak. Adin eta g...

Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, eguaztenean egingo du berbaldia Etxenikek, Beikozinin. Solasaldiak ordu bete iraungo duela aurreratu duteOndarroako Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, Pedro Miguel Etxenike fisikako katedradunak hitzaldi...

Iragan asteburuan trainerilla ligako bi jardunaldi jokatu zituzten bertoko taldeek Elantxoben. Gazteen mailan Mundaka bertoko talde onena izan zen, bi jardunaldietako estropadak nagusitasun ikaragarriagaz irabazi ostean. Domekan, esaterako, 44 segunduko aldeagatik irabazi zuten. Nagusien mailan, bestalde, Urdaibai izan zen bertoko talde onena bi jardunaldietan bigarren postuan sailkatuta. Elantxobetarrak be (irudiaren beheka partean) ondo moldatu ziren, bosgarren postuan sailkatuz bi egunetan.

Bermeoko bi abesbatzek, Izarok eta Bermeok jasoko dute aurtengo Hegaluze saria. Sari banaketa ekitaldia datorren barikuan, hilaren 18an izango da 13:30ean Nestor Basterretxea aretoan. Ekitaldi hori gaur goizean aurkeztu duten XVIII. Arrain Azokaren baitan dago. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak eta kontserba enpresetako ordezkariek egin dute aurkezpen ekitaldia Arrantzaleen Museoan. 1912an Bermeon gertatutako galernaren mendeurrena ospatzen da aurton eta Arrain Azokak be protagonismoa emongo dio; izan be, aurtengo izenburua Galerna 1912-2012 da. Datorren asteburuan izango da, hain zuzen be, aurtengo Arrain Azoka. 25 erakusmahai izango dira baina horietatik aparte, hainbat izango dira urtero legez Arrain Azokaren inguruan antolatutako jarduerak; salmenta simulazioak, bokartari egiten dioten eskuzko tratamendua, pintxo txapelketa, Egun bat Arrantzan erakusketa…umeentzako jarduerak be ez dira falta izango asteburuan zehar. Bestalde, jai giroa be nagusi izango da herriko kultur taldeei esker; fanfarreak, dantzak, danborradak, txistulariak, trikitilariak, panderistak, erraldoiak eta gaiteroak izango dira, besteak beste, herria alaitzen saiatuko direnak. Urtero legez, gainera, arrain freskoa jateko aukera eskainiko duen karpa ipiniko dute Lameran. Datorren barikuan 11:00etatik aurrera bisitatu ahalko dira Lameran izango diren erakusmahaiak, halanda be, hasiera ofizialaka 12:30ean izango da. Bermeoko alkateak arrantzak Bermeoko bizitza ekonomikoan duen garrantzia nabarmendu du gaurko aurkezpenean, “hori baita ardatz nagusia”, esan du. Arrain Azokaren bitartez, “kontserba-industriaren [...]

Barikuetan Jai Alai kiniela amerikar txapelketa gaur amaituko da funtzio bikoitz bategaz. Hala, pilotalekura doazenek zortzi bikoteren abileziagaz gozatzeko aukera izango dute. Hamabosgarren funtzioa 19:00etan hasiko da, eta ostean, denboraldiko azkenengo funtzioa jokatuko dute puntistek. 18:00etan, bestalde, Gernika-Lumoko zesta punta eskolako kirolari gazteenek jokatuko dute. Txapelketa Eñaut Salegi markinarrak irabaziko du, erregulartasun handia erakutsi baitu otsailetik maiatzera. Bigarren eta hirugarren postuak, halanda be, ez daude erabakita, eta horrenbestez, azken bi funtzioetan lehia aparta ikusteko aukera izango dute zaleek. Hamabosgarren funtzioa: Antxo/Azpi; Xabi U./Anton; Arbe/Salegi; Goitia/Garate Hamaseigarren funtzioa: Roke/Ubilla; Azka/Leke; Alberro/Manzisidor; Asier/Arrien


Ikasle Abertzaleak Gazte Antolakundeak (IA) mobilizazio eguna deitu du gaurko, eta Gernika-Lumoko IAk be mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu herriko ikasleak. Jose Igancio Wert Espainiako Ministroak iragarri zituen murrizketen aurrean, «tinko eu...

Muxikako Udalak herriko gazteei zuzendutako marrazki lehiaketa bat antolatu du, eta izena emoteko epea hilaren 15ean zarratuko dute. Lehiaketa bi eta hemezortzi urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta Zubietaerrota eraikineko liburutegian aurkeztu b...

Batzar Nagusiak berreskuratu izanaren 25. urteurrena zela-eta 2004. urtean hasitako ohiturari eutsi eta Bizkaiko Batzar Nagusiek aurten be Deiadar Mendien Eguna antolatu dute domeka honetarako. Aurton, gainera, Bermeoko Sollube mendian izango da ospaki...

Gernika-Lumoko Santa Luziako babes ofizialeko 52 etxebizitzen esleipen prozesuan parte hartzeko onartuen eta ez-onartuen behin-behineko zerrendak argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Babestuak Esleitzeko Zerbitzu Publikoak. Maiatzaren 26ra b...
