Funtzio bikoitz bategaz amaituko da Barikuetan Jai Alai kiniela txapelketa
Barikuetan Jai Alai kiniela amerikar txapelketa gaur amaituko da funtzio bikoitz bategaz. Hala, pilotalekura doazenek zortzi bikoteren abileziagaz gozatzeko aukera izango dute. Hamabosgarren funtzioa 19:00etan hasiko da, eta ostean, denboraldiko azkenengo funtzioa jokatuko dute puntistek. 18:00etan, bestalde, Gernika-Lumoko zesta punta eskolako kirolari gazteenek jokatuko dute. Txapelketa Eñaut Salegi markinarrak irabaziko du, erregulartasun handia erakutsi baitu otsailetik maiatzera. Bigarren eta hirugarren postuak, halanda be, ez daude erabakita, eta horrenbestez, azken bi funtzioetan lehia aparta ikusteko aukera izango dute zaleek. Hamabosgarren funtzioa: Antxo/Azpi; Xabi U./Anton; Arbe/Salegi; Goitia/Garate Hamaseigarren funtzioa: Roke/Ubilla; Azka/Leke; Alberro/Manzisidor; Asier/Arrien
- Barikuetan Jai Alai kiniela amerikar txapelketa gaur amaituko da funtzio bikoitz bategaz. Hala, pilotalekura doazenek zortzi bikoteren abileziagaz gozatzeko aukera izango dute. Hamabosgarren funtzioa 19:00etan hasiko da, eta ostean, denboraldiko azkenengo funtzioa jokatuko dute puntistek. 18:00etan, bestalde, Gernika-Lumoko zesta punta eskolako kirolari gazteenek jokatuko dute.
Txapelketa Eñaut Salegi markinarrak irabaziko du, erregulartasun handia erakutsi baitu otsailetik maiatzera. Bigarren eta hirugarren postuak, halanda be, ez daude erabakita, eta horrenbestez, azken bi funtzioetan lehia aparta ikusteko aukera izango dute zaleek.
Hamabosgarren funtzioa: Antxo/Azpi; Xabi U./Anton; Arbe/Salegi; Goitia/Garate
Hamaseigarren funtzioa: Roke/Ubilla; Azka/Leke; Alberro/Manzisidor; Asier/Arrien