Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Gaztemunduri Ateak Ireki
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
Sartu
Kirola

Basurdeek irabazi egin dute denboraldiko etxeko lehen partida

Aintzina Monasterio
Gernika-Lumo
2015/09/28
IMG_20150926_175653Zapatu arratsaldean, Gernika Rugby taldeak 19-17 irabazi zion Madrilgo (Espainia) Pozuelo taldeari. Indartsu zelairatu ziren etxekoak, eta aurkariari presio eginez arrisku jokaldiak sortu zituzten hasieratik. Juan Pablo Pietrellik, aurkariaren zelai barruan jokatzean, arriskuan ipini zituen madrildarrak, etenik barik. Horrela, Pozueloren defentsaren huts egite bat aprobetxatuta, Afteek estreinatu zuen markagailua, 7. minutuan. Gero, Sebastian Berterok 7-0 jarri zituen aurretik basurdeak. Etxekoen entseguaren ostean, aurkariak presioa areagotu zuen. Baina, jokalari gernikarrak sendo eutsi zieten defentsan zein kontraerasoan. Kontraerasoko jokaldi bat ondo aprobetxatu zuen Berterok, eta etxeko taldea 10-0 ipini zuen aurretik. Jarraian, jokalari argentinarrak beste hiru puntu lortu zituen. 29. minutua beteta zela heldu zen madrildarren lehen entsegua. Adriwn Peresek lortu zuen hori, eta handik gutxira, Rafa de Santiagok talde bien arteko aldea murriztu zuen: 13-7. Hala, atsedenaldira heldu aurretik, gernikarrek aldea handitu zuten, eta 19-7 heldu ziren atsedenaldira. Bigarren zatiaren hasieran ere etxeko taldea izan zen nagusi. Baina, pixkanaka-pixkanaka Pozuelo partida kontrolatzen hasi zen, gero eta arrisku gehiago sortuz. Adriwn Peresek 19-10 jarri zuen markagailua. Kanpoko taldeak orduan jokatu zituen partidako minuturik onenak. Bitartean, gernikarrak ezinean zebiltzan, madrildarren defentsa sendoarekin topo egiten baitzuten. Juan Pablo Pietrellik etxekoentzat beste entsegu bat egiteko aukera izan zuen, baina, baloiak eskuetatik irrist egin zion. Norgehiagoka amaitzeko bost bat minutu falta zirenean, Peresek 19-17-ko emaitza erabakita utzi zuen. Beste derbi bat Asteburuan denboraldi honetako bigarren euskal derbia jokatuko dute basurdeek. Getxoren kontra lehiatuko dira zapatuan, 17:00etatik aurrera, Faduran. Hain zuzen ere, denboraldiko estreinako norgehiagoka Hernaniren kontra galdu egin zuen talde gernikarrak. 42-20 nagusitu zen talde gipuzkoarra.            

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.