Santa Luziako babes ofizialeko 52 etxebizitzen zozketarako onartuen zerrendak kaleratu dituzte
Gernika-Lumoko Santa Luziako babes ofizialeko 52 etxebizitzen esleipen prozesuan parte hartzeko onartuen eta ez-onartuen behin-behineko zerrendak argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Babestuak Esleitzeko Zerbitzu Publikoak. Maiatzaren 26ra b...
Gernika-Lumoko Santa Luziako babes ofizialeko 52 etxebizitzen esleipen prozesuan parte hartzeko onartuen eta ez-onartuen behin-behineko zerrendak argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Babestuak Esleitzeko Zerbitzu Publikoak.
Maiatzaren 26ra bitartean izango dira ikusgai Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzuan (Bilbo), eta baita Etxebideren webgunean (www.etxebide.euskadi.net) be.
Etxebizitza horietatik 21 gazteentzako izango dira; beste hiru, egokituak, eta gainontzeko 22ak, eskabidea, gutxienez, 4 urte lehenagotik egina dutenentzat.