
Bizkai, Araba eta Gipuzkoako udal langileek beraien lan baldintzen hobekuntza integralari irtenbidea ematea exijitzeko greba eguna dute urriaren 8an [eguena]. Gaur [irailak 24] elkarretaratzean bildu dira udaletxeen aurrean, tartean Bermeon eta Gernika-Lumon.

Real Ciencias Sevilla etxean hartuta ekingo dio domekan Gernika Rugby Taldeak Ohorezko Elite Mailari, azken bi denboraldietan "piztutako ilusioa errepikatzeko" nahiagaz.

Ia 50 ekoizle hartuko ditu domeka honetako [irailak 27] Muxika, Ibarruri eta Gorozikako Nekazal eta Artisau Azokak. Azokaz gain, esku pilota partiduak, bertso saioa eta herri kirol erakustaldia ere aurreikusita daude.

Oretania Taldearen III. Poesia Senidetzean elkartu dira Gaztela-Mantxako eta Euskal Herriko zenbait olerkari eta musikari. Mundakako Santa Katalian baselizan bilduta, poesia askatasun tresna gisa aldarrikatu dute.

Skate pista, ikasgela eta batzar-gela bat sortzea, gimnasio eremua handitzea, eta bizikletak konpontzeko gune bat ahalbidetzea izan dira Bermeoko Udalak Areneko Kiroldegian egindako lanetako batzuk. Kirol-ikasturte berria urrian hasiko dela jakinarazi dute, bide batez.

Gernika-Lumoko Turismo bulegoak "azken urteeetako erregistro onena" lortu du udan, iaz baino 5.105 bisitari gehiago artatuz.