
Urdaibai Eskubaloi Taldeak denboraldi amaierako jaialdia ospatu zuen iragan zapatuan [ekainak 13]. 500 lagundik gora bildu ziren talde bazkarian. Isla Kale leporaino bete zuten zaleek.

Bermeoko Erraldoien Konpartsaren 20. urteurrena biribiltzeko Erraldoien Topaketan batu ziren atzo [ekainak 14], Bermeon. 37 erraldoi bildu zituen erraldoikada "oso hunkigarria" izan zen bermeotarrentzat.

Zapatuan [ekainak 20] irekiko ditu ateak BBK Klima Abentura parkeak, bosgarren udaz jarraian hezkuntza klimatikoa bultzatzeko helburuagaz. Ekainetik urrira bitartean bisitatu ahal izango da.

Euskaraz bizitzeko behar den dena eskatu dute milaka euskaltzalek Iruñean: "Ekosistema oso bat behar du euskarak; unibertso bat eratu behar dugu". Kontseiluak euskararen alde lanean jarraitzera deitu du, eta jakinarazi du, besteren artean, abenduaren 19an Iruñean mobilizazio bat egingo dutela, Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadin.

Let's Clean Up Euskadi Europako kanpainagaz bat egin zuten Gernika-Lumon, eta ingurunea kontserbatzeko beharra eta konpromisoa sustatu zituzten erreka garbiketan bildu ziren bizilagunen zein kolektiboen artean. Berreskuratutako materialen artean, pneumatikoak, hondakin metalikoak edota plastikozko ontziak bildu zituzten.