
LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek deituta kontserba sektoreko langileak manifestazioan batu dira gaur [ekainak 8], Bermeon. Sindikatuen arabera, enpresa askotan ekoizpena "ia osorik" gelditu da.

EAJ-PNVk eta PSE-EEk ekimen legegile bat aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean, "interes publikoko proiektu industrialetarako epeak %75era arte murrizteko". Urdaibaiko Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeko 5/1989 Legeari eragiten dioten atal guztiak "kentzea edo sakon aldatzea" eskatu du Guggenheim Urdaibai Stop plataformak.

Muruetako Teileria dagoen eremua itsas-lehorreko jabari publikoaren mugaketa aldatzeko aukeraren aurrean, herri plataformak Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Muruetako Udalari eskatu die teila eta adreilu fabrika zaharraren aztarnek osatzen duten multzoa babesteko.

Iruñea euskararen aldeko mobilizazio handi baten epizentroa izango da zapatuan (ekainak 13), 'Euskaltzaleon Martxa' lelopean mobilizatuko baitira Euskal Herri osoko euskaltzaleak. Bertara joateko autobusa antolatu dute euskaltzaleek Gernika eta Bermeotik; tiketak eskuragarri daude.

Rober Garaik bere "obsesio pertsonal" baten emaitza den 'Urdaibai: Nemo puntua' erakusketa aurkeztuko du eguen arratsaldean [ekainak 11], Foruko Udalbatza Aretoan.

Euskara sustatzea helburu daukan Ezetz Jakin lehiaketan 52 lagunek parte hartu dute maiatzean, eta, Bego Zabaletak jaso du saria. Ikasturteko azken galdetegia ekainaren 19a [barikua] bitartean erantzun ahalko da.