Bego Zabaletak irabazi du maiatzeko Ezetz Jakin lehiaketako saria
Euskara sustatzea helburu daukan Ezetz Jakin lehiaketan 52 lagunek parte hartu dute maiatzean, eta, Bego Zabaletak jaso du saria. Ikasturteko azken galdetegia ekainaren 19a [barikua] bitartean erantzun ahalko da.
Gernika-Lumoko Berbalagunek Ezetz Jakin lehiaketako maiatzeko saria banatu du, eta oraingo honetan Bego Zabaleta izan da saritua. Hilabete horretan 52 lagun inguruk erantzun zituzten euskara sustatzea bilatzen duen lehiaketako galderak, eta Zabaletak jaso zuen Sasoie jatetxean bi lagunentzako asteburuko otordua.
Bestalde, parte hartzaile guztien artean zozkatzen den 20 euroko bonoa Oscar Duñabeitiarentzat izan da, eta Gernika-Lumoko dendetan erabili ahalko du, bizpahiru hilabeteko epean. Berbalagunek parte hartzearen balorazio positiboa egin dute, eta eskerrak eman dizkiete bai parte hartzaileei, bai oparia eman dutenei.
Dagoeneko ikasturteko azken lehiaketa martxan dute, eta parte hartzaileek beste hilabete batzuetan baino lehenago erantzun beharko dituzte galderak, horiek aurkezteko azken eguna ekainaren 19 izango baita. Ohi legez, galdetegiak hilabeteroko guneetan paperean zein Internet bidez erantzun ahalko dira. Paperean erantzunez gero, Berbalagunek Gernika-Lumoko Kultur Etxean duen postontzira bota beharko dira. Irabazleak Gernika Garbiketak enpresaren saria eskuratuko du: “Garbiketa zerbitzu profesionala eskainiko dute”.