
Bizkaiko Dantzari Eguna ospatuko dute domekan [maiatzak 17], Bermeon. 72 dantza talde eta 3.000 dantzaritik gora elkartuko dira Lameran.

Muxikan eta Gernika-Lumon ospatuko dute zapatuan (maiatzak 16) Baso Bizien Eguna. Bertoko basoen garrantzia aldarrikatu eta kontzientziazioa sustatzeko helburuarekin, egun osoko egitaraua prestatu dute, txangoak, hitzaldiak eta solasaldiak uztartuz.

Euskadiko enduro motozalerik puntakoenak elkartuko ditu zapatu honetan [maiatzak 16] Gernika Off-Road taldeak antolatutako Ereñoko XIII. Enduro Lasterketak. 120 parte hartzaile inguru biltzea aurreikusten dute.

Kalean abiatuko dute aurtengo 36. Eskolarteko Antzerki Astea, domekan, antzerki astea gizarteratzeko helburuz. Maiatzaren 31ra bitartean, herriko ikastetxe desberdinetako ikaslen lanak ikusteko aukera zabala egongo da.

Polizia Nazionalaren bulego mugikorra Foruan egongo da ekainaren 23an eta Busturian, berriz, ekainaren 25ean. Aurretik hitzorduak eskatu beharko dira.