Unax Bilbaoren kartelak iragarriko ditu jaiak
Unax Bilbaoren lanak —erdian— iragarriko ditu aurten Busturiko jaiakBusturiko Udala Busturiko jaiek badute azal berria. Unax Bilbao da aurten San Antonioko, San Kristobaleko, Axpeko, Altamirako, Paresiko, Altamirako eta San Bartolomeko jaiak iragarriko dituen kartelaren egilea.
Kartel lehiaketara aurkeztu diren proposamenen artean gailendu da Bilbaorena, eta egileak 400 euroko saria jasoko du. Epaimahaia Nagore Lartitegik, Alazne Bilbaok eta Rosa Mari Gabantxok osatu dute, eta Aitor Aretxaga Busturiko alkateak hiru emakumeek egindako lana eskertudie. Horrez gain, irabazlea zoriondu eta beraien proposamenak aurkeztu dituzten parte hartzaile guztiei ere eskerrak eman dizkie.