NA eta pasaportea berritzeko aukera eskainiko dute
Polizia Nazionalaren bulego mugikorra Foruan egongo da ekainaren 23an eta Busturian, berriz, ekainaren 25ean. Aurretik hitzorduak eskatu beharko dira.
Foruko eta Busturiko bizilagunek Nortasun Agiria eta pasaportea beraien udalerrian bertan berritzeko aukera izango dute ekainean. Polizia Nazionalaren bulego mugikorrak bi udalerriak bisitatuko dute, bertan erroldatutakoei izapidea errazteko helburuagaz.
Ekainaren 23an [martitzena] egongo da bulego mugikorra Forun, udaletxe ondoan, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Edozein foruarrek berriztu ahalko ditu agiriak, beti ere aurretik hitzordua hartuta badu; horretarako, ekainaren 19a [barikua] baino lehen 96-625 51 80 telefono zenbakira deitu beharko da.
Busturiarrek, bestalde, ekainaren 25erako [eguena] dute ipinita hitzordua. Bulego mugikorra Axpen kokatuko dute, udaletxe ondoan, 09:00etatik 13:00etara; izena emateko udaletxera deitu beharko da —94-687 00 50—, ekainaren 15a [astelehena] baino lehen.
Agiriak berritu gura duten herritarrek argazki eguneratua eta agiri zaharra eraman beharko dituzte hitzordura. Ordainketari dagokionez, soilik eskudiruz ordaindu ahalko da: NA berritzearen kostua 12 eurokoa eta pasaportea berritzearena, berriz, 30 eurokoa.