
EHUN - Bizitzaz josita aurkeztu dute gaur [apirilak 29], eskualdeko nekazaritza-elikagaien sektoreari "ikusgarritasuna, kohesioa eta proiekzioa" ematen laguntzeko marka berria.

Kortezubiko Udalbatzak aho batez onartu du 2026rako udal aurrekontua. Euskalduntzean eta kultur sustapenean ipiniko dute fokua, eta azpiegituretan egin beharreko inbertsioei edota udal zerbitzuen hobekuntzari ere erreparatuko diote.

Gernika sortu zeneko 660. urteurrenean San Fidel Ikastola izan da On Tello kondearen eskulturari zapia eskuan jartzeko arduraduna. 125 urte betetzen ditu ikastolak aurten, eta urteurrena aprobetxatu dute Gernikazarrakoek San Fideleko ordezkariei zapia jartzeko gonbidapena egiteko.

Muxikan “bide segurtasuna bultzatu eta mugikortasun jasangarriaren alde” egin zuten domekan (apirilak 26). Herritar talde batek deitutako martxa deialdiari erantzunez, 120 lagun baino gehiago batu ziren, herri eta auzoen arteko bidegorriak nahi dituztela aldarrikatzeko eta mugikortasun jasangarria bultzatzeko. Horretarako behar diren inbertsioei "lehentasuna" ematea eskatu zuten.

Gernikako gaztetxean Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateari laguntzeko kontzertu solidarioak egingo dituzte zapatuan [maiatzak 2]. Kontzertuak 22:30ean hasiko dira, eta sarrera 3 eurokoa izango da. Aurretiaz ere eros daitezke, Katu tabernan.

Bermeoko 15 tabernak I. Bermeo Tuna Pintxo Lehiaketan parte hartuko dute barikutik [maiatzak 1] domekara [maiatzak 3] bitartean. Bezero eta establezimenduentzat sariak egongo dira.

Gernikako Institutuak I. Irakurketa Eguna ospatu du aurten, martxoaren 20an. Erronka horren aurrean, ikasleak izan dira dinamizatzaile nagusiak. Egun berezi hartan, irakurzaletasuna bultzatzeko hainbat jarduera egin zituzten, 135 ikasleren lankidetza sustatuz. Irakurketa Egunak aurten martxan jarritako irakurketa plana biribildu du.