
Domekan [apirilak 26], 30. Natxituko Txirrindulari Lasterketa lehiatuko dute, ibilbide gogor eta teknikoarekin. Euskaldun Torneorako proba puntuagarria izango da. Gaur-gaurkoz, ia 110 lagun izena emanda daude.

Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari "hiru aldaketa zehatz" egin nahi dizkio Eako Udalak, eta horietako bat da etxebizitzen turismo-erabileraren araubideari dagokiona. Herritarren parte hartzeari garrantzia emanez, bilera irekia deitu du zapatu honetarako.

Hiri Antolamendurako Plan Orokorra "legea erabat betez" egiten ari direla azpimarratu du Muruetako EAJk. Murueta Independiente Taldetik jasotako kritiken aurrean "oposizio eraikitzaile" baten beharra aldarrikatu dute jeltzaleek.

Gernika-Lumoko Azoka Bereziek gastronomia eta tradizioa uztartuko dituzte ekainetik abendura bitartean, hilabete bakoitzeko lehen zapatuetan, Merkatu plazan. Maiatzaren 15era arteko epean izena eman daiteke.

Rosa Mari Gabantxo margolari bermeotarraren margolan erakusketa Busturiko Kultur Etxean egongo da ikusgai apirilaren 30a [eguena] bitartean.