Maiatzaren 19tik 21era ospatuko da 29. Arrain Azoka. Ohi legez, hiru egun horietan, adin eta gustu guztietarako jarduera ugari egongo dira aukeran.
Eraikinaren birgaitze energetikoa egin, eta goiko solairuko udal bulegoak beheko solairura lekualdatuko dituzte. Horrela, goiko espazioa "erabilera anitzetara" bideratuko dutela azaldu du Mari Tere Artetxe Morgako alkateak.
Lea Artibaiko eta Busturialdeko Kooperatiben Mahaia Elkarteak antolatuta, Zientzia eta Teknologia Eguna egin zuten atzo, Astran, eta Busturialdeko DBH 4. mailako 325 ikasle batu zituzten bertan.
Autismoaren Espektroko Nahastea daukaten familientzako laguntza eta babes taldea da AmaTea elkartea. Bermeon hasi dira lanean, baina eskualde osora zabaldu gura dute.
XIX. mendean eta XX. mende hasieran "Bilbon zein kanpoan zein bere arloan nabarmendu ziren" hamar emakumeri buruzko erakusketa dago Euskal Herria Museoan, ekainaren 4ra arte.
Pintxo eta edari solidarioak eskainiko dituzte, eta handik ateratzen duten dirua AmaTea elkartearentzat izango da.