Pintxo eta edari solidarioak eskainiko dituzte, eta handik ateratzen duten dirua AmaTea elkartearentzat izango da.
Bizkaiko Gurutze Gorriaren 150. urteurrena ospatzeko egun osoko egitaraua antolatu dute biharko [maiatzak 6]. 12:00etan hasi eta 18:00ak bitartean, jarduera ugari egongo dira aukeran, Lameran.
Gurutze Gorriaren lantaldea ezagutzeko aukera egongo da, eta egiten duten lanaren berri emango dute erakusketa eta tailer desberdinen bitartez.
Umeentzako puzgarriak ere jarriko dituzte Lameran bertan. Gainera, pintxo eta edari solidarioak eskainiko dituztela azaldu dute, eta handik ateratzen duten dirua AmaTea elkartearentzat izango dela zehaztu dute. Elkarteko kideak “oso eskertuta” daude.