Klima Aldaketa Arintzeko eta Aldaketara Egokitzeko Plan Integratua aurkeztu du Gernika-Lumoko Udalak, eta landutako dokumentua webgunean jarri du ikusgai, martxoaren 19ra bitartean nahi duenak ekarpenak egin ditzan.
Bermeoko Erroxape Emakumeen Elkarteak erizainak omenduko ditu martxoaren 10ean 19:00etan egingo duten ekitaldian; horretan, narrazio laburren lehiaketako sariak ere banatuko dituzte.
Emakumeek pelikuletan edota serieetan betetzen dituzten "rol estereotipatuak" ikusarazi eta kritikatuko dituzte Muxikako Oxygastra Curtisii elkartekoek oholtza gainean, ‘Amatau pantailak’ ikuskizunean.
Gernika-Kosnoagak aniztasun funtzionaleko multzoa du. Lau gazte gernika-lumotarrek gidatzen dute bederatzi igerilariko taldea. Igeriketa autonomia lortzeko bide dute taldeko bederatzi partaideek.
Interesa duten guztiek martxoaren 15ra arteko epea izango dute izena emateko.
Mugimendu feministak zaintza lanen "iraultza" aldarrikatuko du Martxoak 8an, eta, Emakundek, bere aldetik, lidergo postuetan emakume gehiago behar direla dio.
Euskal Herritik Australiara lan egitera joan eta handik Euskal Herrirako bidea hartu zutenen bizipenak batzen ari da Euskal Australiar Elkartea, EHUgaz elkarlanean. HITZAk testigantza horiei lekua egingo die hilabetean behin, Diasporan egon zirenak lehen lerrora ekarriz.
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak (Salto!) ekainaren 26tik uztailaren 4ra egingo dira, eta aurten ere ibiltaria izango dela aurreratu du Uemak.