Demokrazian Bizkaiko udalerrietan alkate izan diren 98 emakume omendu dituzte
Emakumeen Egunaren bezperetan, VII. Bizkaiko Emakume Hautetsien Ezohiko Batzarra izan da beste urte batez, Gernikako Batzar Etxean: “Lurraldeko genero berdintasunaren aldeko borrokaren sinboloa den, eta arlo horretan nabarmendu diren emakumeen lana aintzatesten duen ekitaldia izan da”.
Gizonezkoenn eta emakumezkoeen arteko “berdintasunean aurrera egiteko” Bizkaiko Batzar Nagusiek eta EUDELek (Euskadiko Udalen Alkartea) antolatutako batzarra, jai eta aldarrikapen giroan, Gernikako Arbolaren ondoan hasi dute. Jarraian, Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria, mahaiko kideak eta demokrazia garaian lurraldeko udalerriren bateko alkate izan diren 98 emakumeak Batzar Etxera sartu dira, “haretx-ostroen eta marra moreen bidez askatasuna eta berdintasuna irudikatzen” duten oroitzapenezko zapiekaz elkartuta.
Bizkaiko lehenengo emakumezko alkatea Margarite Arrianga izan zen; 1979an Elantxobeko alkate kargua hartu zuen
“Hemendik gure espazioa aldarrikatzen dugu, eta ahotsa goratzen dugu, argi uzteko berdintasunezko gizartearen alde borrokan ari garela”, esan du Otaduik. Ostean, euren herriaren makila altxatu eta udal politikan “gorputz eta arima” jardun duten emakumeak jarri ditu erdigunean. Lanbidea ikasten aitzindariak izan ziren eta euren lanari esker ondoren etorri zirenentzat eredu izan ziren emakumeak gogoratu eta goraipatu ditu. Bere berbaldian, Otaduik “oroitzapen berezia” izan du aitzindari horreetako lehenengoarentzat, 1979an Elantxobeko alkate bihurtu zen eta Margarite Arriangarentzat: “Berari egokitu zitzaion kristalezko sabai handi bat apurtzea, Bizkaiko udal erakundeena”.
Gero, EUDELek prestatu eta Batzar Nagusiek sinatutako Martxoaren 8ko Adierazpen Instituzionala irakurri dute (adierazpen hori da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udaletara EUDELek igorrirakoa). Bizkaiko bost emakume hautetsik irakurri dute: Onintxe Amezaga Bilbao, Gatikako alkatea EAJ-PNVtik; Ainara Otxotorena Iriarte, Mañariko alkatea EH Bildutik; eta Getxoko hirukotea, Carmen Diaz Peerez, Paula Amieva Clemente eta Natalia Aranduy Zuazagoitia, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta PPtik.
Adierazpenak “emakumeen lidergoak sustatzearen” alde egiten du, “gobernantza feministako eta lidergo partekatuko” eredutik abiatuta. Izan ere, gogora ekarri dutenez, 25 urte baino gehiago igaro dira Beijingo Adierazpena eta Ekintza Plataforma onartu zanetik; erabakiak hartzerakoan parte-hartze politikoa eta agintearen banaketa orekatua lortzeko nazinoarteko akordioa da.
Adierazpena irakurri ostean, demokraziaren hamaika legegintzaldietan, hau da, 44 urtetan, alkatetzan egon diren 98 emakume horiek aintzatesteko saria jaso dute Bizkaiko udalerrietako alderdi politikoetako arduradun instituzionalen ordezkariek. Irati Gondra Martinez (EAJ) Mundakako alkateak, Amets Jauregizar Baraiazarra (EH Bildu) Bakioko alkateak, Loly de Juan de Miguel (PSE-EE) Basauriko alkate ohiak, Ana Viñals Blanco Bilboko Udalean Elkarrekin Podemoseko bozeramaile eta zinegotziak, eta Raquel Gonzaalez Diez-Andino Bilboko Udaleko PPko bozeramaileak eta zinegotziak. “Oraindino egiteko bide luzea dagoela” esatean bat etorri dira.
Berdintasunaren aldeko ahots horirekin bat egin dute, ikus-entzunezko baten bidez, euren udalerrietan gobernatzen egon diren zenbait emakumezko alkate eta zinegotzi (kasu batzuetan lau legealdi jarraian).