Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Euskara

Mundakan ere Berbalagun egitasmoa abiarazi dute

Interesa duten guztiek martxoaren 15ra arteko epea izango dute izena emateko.

Mundakako portua
Olaia Zabalondo Dominguez
Mundaka
2023/03/03

Herrian euskararen presentzia indartzeko helburuz, Mundakako Udalak Berbalagun egitasmoa abiarazi du, lehenengoz.

Udal arduradunek jakitera eman dutenez, Berbalagun pertsona taldeak sortzean datza, “euskaraz berba egiteko ohiturarik ez dutenekin praktikatzeko eta berba egiteko”. Talde horietan, gainera, edozein pertsonak parte hartu dezake, “ez dagoelako publiko jakin bati zuzenduta”. Hala, euskaltegietako ikasleek, euskara ondo dakitenek, hainbeste praktika ez dutenek baina hizkuntza ezagutzen duten pertsonek… parte hartu dezakete, betiere, 16 urtetik gorako pertsonak badira, eta “euskaraz berba egiteko gutxieneko maila baldin badaukate”.  Izan ere, diotenez, helburua da “euskararen erabilera eta praktika erraztuko duten topaketak sortzea”.

Mundakako alkate Irati Gondraren esanetan, Berbalagun proiektuak euskara praktikatzen laguntzen die herritarrei. Era berean, uste du “aukera ona” ere badela “pertsona berriak ezagutzeko, euskal kulturan murgiltzeko eta, azken finean, euskaraz bizitzeko eta euskara kalera ateratzeko”. 

Izena eman behar da. Interesa duten guztiek martxoaren 15era arteko epea izango dute izena emateko. Udaletxeko bulegoetara jo daiteke izena ematera, 09:00etatik 14:00etara. Udalera edre deitu daiteke (94-617 72 00) edo harrera.mundaka@bizkaia.org helbidera mezu elektroniko bat bidaltzea ere posible dela adierazi dute.

Izena ematen dutenen artean adostuko dute noiz batuko diren. Zaletasun, adin eta denbora librearen arabera, talde bakoitzak erabakitzen du zer egin, noiz eta non.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.