Ezohiko itxura izan du Gernika-Lumoko astelehenetako merkatuak. Azken hilabetean itxita egon eta gero, segurtasun neurri zorrotzak errespetatuz, hamabost ekoizleren produktuak erosi ahal izan dituzte bertaratu direnek.
Etxekoekin eta etxetik ditugun hizkuntza-ohituren gainean pentsarazteko eta euskararen erabilera bultzatzeko helburuak ditu Euskaraldiaren ekimenak.
EHUk Carlos III.a Osasun Institutuak (ISCIII) COVID-19rekin lagin klinikoen PCR analisiak egiten laguntzeko laborategi gisa gaitzeko prozedura gainditu ondoren, bi erakundeak lankidetza estutzen ari dira horiek erabiltzeko aukerak aztertzeko.
Postuak kalean jarri ezin direnez, etxeetara eroan gura dituzte. Arrain Azoka birtuala maiatzaren 18tik 24ra izango da, hain zuzen ere.
Sanchezek alarma egoera maiatzaren 9ra arte luzatzeko eskatuko du asteon, Espainiako Kongresuan. Apirilaren 27tik aurrera, baina, umeak kalera atera ahalko dira. Urkulluk kirola egiten ateratzeko baimena emateko ere eskatu dio Sanchezi. Ikasleak ikasketetara bueltatu dira gaur, etxetik. Gernika-Lumon, asteleheneko plazak bere jarduera berreskuratu du, neurri batean. Postu gutxi batzuk ipini dituzte -65 urtetik beherako saltzaileek dute baimena-, eta bertara erosten joateko neurri bereziak hartu dituzte.
Argazki lehiaketa egin zuten aurreko astean, eta oraingoan, berriz, marrazki lehiaketa martxan daukate.
Osasun Sailetik egunero ematen dituzten datuetan zehaztu egingo dituzte PCR eta test azkarren positiboak. Gaur arte, bien baturen emaitza eman dute.
Bihar eta etzirako deitu dute greba. Diziplina guztietako 800 sortzaile eta eragile baino gehiagok egin dute bat deialdiarekin.