Jon Altamira gernikarra Eibar Futbol Taldeko jokalaria izango da datozen bi denboraldietan. 22 urteko atezain gazteak osorik jokatu ditu azkenengo bi denboraldiak Gernika Futbol Taldeagaz, baina datorren denboraldian Gaizka Garitano Eibarko entrenatzai...
Aurtengo denboraldiari amaiera emoteko Txapel Festa antolatu du Nuntxaku Kultur Elkarteak. Aurtengoa Txapel Festa antolatzen duten bosgarren urtea izango da. Goizean, Hermanuetako Kapilla ezagutu gura duen guztientzako ateak irekiko dituzte. Horrela, N...
Eguzki babesaren eta azaleko minbiziaren kanpaina beste behin be Bermeora iritsiko da datorren astelehenean. Eguzki egonaldi egokiak egiteko aholkuak emongo dituzte bertan eta egonaldi desegokiak egiteak eragin ditzakeen ondorioen arriskuei buruzko inf...
Gernika-Lumoko Udaleko euskara zerbitzuak jakinarazi duenez, herriko sei enpresak dirulaguntzak jasoko dituzte euskara plana gauzatzeko. Udalak berak be 12.000 euroko aurrekontua bideratu du horretarako. Enpresa horietako Euskara Planen aurrekontu osoa...
Mikel Elegzabal distantzia luzeko triatletak ez du Ingalaterrako Ironmana jokatuko etzi, gerrian zuntz haustura baitu. Iaz garaipenagaz bueltatu zen Ingalaterratik, baina aurten, ez du garaipena errepikatzeko aukerarik izango. Elgezabalek azaldu duenez...
Bermeoko umeek edarto pasatzeko aukera paregabea izango dute etzi, Taraska Atletismo Taldea eta udalaren Kirol Patronatuak antolatuta, eskolarteko olinpiadetan parte hartzeko aukera izango baitute. Olinpiadak sei eta hamabi urte bitarteko umeei zuzenduta daude, eta 10:30ak aldera hasiko dute lehia kirolari gazteek. Antolatzaileek azaldu dutenez, lau gune jarriko dituzte Talan, eta gune bakoitzean, kirol mota bat egingo dute parte hartzaileek. Lehehengo gunean, pisu eta disko jaurtiketak egingo dituzte, bigarren gunean altuera jauziak egingo dituzte, hirugarren gunean luzeera jauziak egingo dituzte, eta laugarren gunean krosa lehiatuko dute bildutakoek. Olinpiadak amaitzean, bestalde, ume guztiek domina, kamiseta eta ur botila bana jasoko dituzte.
Bermeoko Udalak herritarrek lan-taldeetan emondako iritziekin garatu gura du bizikidetza udal ordenantza. Gai hori Ingurumena deritzon lan-taldeak jorratuko du biharko batzarrean. Idurre Bideguren, Bermeoko alkateak, herritar guztiak gonbidatu gura ditu lan-talde horretan parte hartzera. Bilera, 19:30ean izango da gaur Gizarte eta Kultura Etxean. Bidegurenen esanetan, «garrantzitsua da herritarrek, teknikariekin eta zinegotziekin batera eztabaidatzea eta bere iritziak emotea bizikidetza udal ordenantza guztion artean diseinatu ahal izateko. Azken finean, garatuko den udal ordenantza horrek herritar guztiongan izango du eragina». Aipatu udal ordenantzaren helburua «herriko espazio publikoak bizikidetzarako eta gizalegezko portaerak izateko gune modura babestea» dela nabarmendu du Bermeoko alkateak. Udalak garatu gura duen bizikidetza udal ordenantzak bide publikoan ekitaldiak antolatzea eta baimentzea arautuko du, besteak beste. Ildo honetan, espazio publikoan izan beharreko portaera arauak be zehaztuko dituela jakinarazi dute; eskaleen presentzia, beharrizan fisiologikoak eta alkoholdun edarien kontsumoa, hain zuzen be. Azaldutakoaren arabera, udal ordenantzak beste arlo batzuk be arautuko ditu, besteak beste, saltzaile ibiltariak, ikuspegiaren degradazioa, espazio publikoen erabilera, uri-altzariak eta animaliak. Bermeoko alkateak nabarmendu duenez, « Bizikidetza udal ordenantzak arautzen dituen arloak kontuan hartuta, interesgarria litzateke gai hori landuko duten lan-taldean herritarren parte hartzea nabarmena izatea. Izan be, guztion arteko lanaren emaitza diren proiektuak, ekimenak eta kasu honetan ordenantzak, beti be [...]