Umeen eskolarteko olinpiadak jokatuko dituzte etzi, Talan
Bermeoko umeek edarto pasatzeko aukera paregabea izango dute etzi, Taraska Atletismo Taldea eta udalaren Kirol Patronatuak antolatuta, eskolarteko olinpiadetan parte hartzeko aukera izango baitute. Olinpiadak sei eta hamabi urte bitarteko umeei zuzenduta daude, eta 10:30ak aldera hasiko dute lehia kirolari gazteek. Antolatzaileek azaldu dutenez, lau gune jarriko dituzte Talan, eta gune bakoitzean, kirol mota bat egingo dute parte hartzaileek. Lehehengo gunean, pisu eta disko jaurtiketak egingo dituzte, bigarren gunean altuera jauziak egingo dituzte, hirugarren gunean luzeera jauziak egingo dituzte, eta laugarren gunean krosa lehiatuko dute bildutakoek. Olinpiadak amaitzean, bestalde, ume guztiek domina, kamiseta eta ur botila bana jasoko dituzte.
Bermeoko umeek edarto pasatzeko aukera paregabea izango dute etzi, Taraska Atletismo Taldea eta udalaren Kirol Patronatuak antolatuta, eskolarteko olinpiadetan parte hartzeko aukera izango baitute.
Olinpiadak sei eta hamabi urte bitarteko umeei zuzenduta daude, eta 10:30ak aldera hasiko dute lehia kirolari gazteek.
Antolatzaileek azaldu dutenez, lau gune jarriko dituzte Talan, eta gune bakoitzean, kirol mota bat egingo dute parte hartzaileek. Lehehengo gunean, pisu eta disko jaurtiketak egingo dituzte, bigarren gunean altuera jauziak egingo dituzte, hirugarren gunean luzeera jauziak egingo dituzte, eta laugarren gunean krosa lehiatuko dute bildutakoek.
Olinpiadak amaitzean, bestalde, ume guztiek domina, kamiseta eta ur botila bana jasoko dituzte.