Lesio bat dela eta, Elgezabal ez da Ingalaterrako Ironmanera joango
Mikel Elegzabal distantzia luzeko triatletak ez du Ingalaterrako Ironmana jokatuko etzi, gerrian zuntz haustura baitu. Iaz garaipenagaz bueltatu zen Ingalaterratik, baina aurten, ez du garaipena errepikatzeko aukerarik izango. Elgezabalek azaldu duenez...
Mikel Elegzabal distantzia luzeko triatletak ez du Ingalaterrako Ironmana jokatuko etzi, gerrian zuntz haustura baitu. Iaz garaipenagaz bueltatu zen Ingalaterratik, baina aurten, ez du garaipena errepikatzeko aukerarik izango.
Elgezabalek azaldu duenez, «pena apur bat» emoten dio garaipena errepikatzeko aukerarik ez izatea, baina «atseden hartzea» erabaki du badaezpada. Dioenez, «apur bat nekatuta» sentitu da azkenaldian, eta horrenbestez, atseden hartzea onuragarria izango dela deritzo.