Herritarren iritziak kontuan hartuta garatuko du Udalak bizikidetza udal ordenantza
Bermeoko Udalak herritarrek lan-taldeetan emondako iritziekin garatu gura du bizikidetza udal ordenantza. Gai hori Ingurumena deritzon lan-taldeak jorratuko du biharko batzarrean. Idurre Bideguren, Bermeoko alkateak, herritar guztiak gonbidatu gura ditu lan-talde horretan parte hartzera. Bilera, 19:30ean izango da gaur Gizarte eta Kultura Etxean. Bidegurenen esanetan, «garrantzitsua da herritarrek, teknikariekin eta zinegotziekin batera eztabaidatzea eta bere iritziak emotea bizikidetza udal ordenantza guztion artean diseinatu ahal izateko. Azken finean, garatuko den udal ordenantza horrek herritar guztiongan izango du eragina». Aipatu udal ordenantzaren helburua «herriko espazio publikoak bizikidetzarako eta gizalegezko portaerak izateko gune modura babestea» dela nabarmendu du Bermeoko alkateak. Udalak garatu gura duen bizikidetza udal ordenantzak bide publikoan ekitaldiak antolatzea eta baimentzea arautuko du, besteak beste. Ildo honetan, espazio publikoan izan beharreko portaera arauak be zehaztuko dituela jakinarazi dute; eskaleen presentzia, beharrizan fisiologikoak eta alkoholdun edarien kontsumoa, hain zuzen be. Azaldutakoaren arabera, udal ordenantzak beste arlo batzuk be arautuko ditu, besteak beste, saltzaile ibiltariak, ikuspegiaren degradazioa, espazio publikoen erabilera, uri-altzariak eta animaliak. Bermeoko alkateak nabarmendu duenez, « Bizikidetza udal ordenantzak arautzen dituen arloak kontuan hartuta, interesgarria litzateke gai hori landuko duten lan-taldean herritarren parte hartzea nabarmena izatea. Izan be, guztion arteko lanaren emaitza diren proiektuak, ekimenak eta kasu honetan ordenantzak, beti be [...]
Bermeoko Udalak herritarrek lan-taldeetan emondako iritziekin garatu gura du bizikidetza udal ordenantza. Gai hori Ingurumena deritzon lan-taldeak jorratuko du biharko batzarrean.
Idurre Bideguren, Bermeoko alkateak, herritar guztiak gonbidatu gura ditu lan-talde horretan parte hartzera. Bilera, 19:30ean izango da gaur Gizarte eta Kultura Etxean. Bidegurenen esanetan, «garrantzitsua da herritarrek, teknikariekin eta zinegotziekin batera eztabaidatzea eta bere iritziak emotea bizikidetza udal ordenantza guztion artean diseinatu ahal izateko. Azken finean, garatuko den udal ordenantza horrek herritar guztiongan izango du eragina».
Aipatu udal ordenantzaren helburua «herriko espazio publikoak bizikidetzarako eta gizalegezko portaerak izateko gune modura babestea» dela nabarmendu du Bermeoko alkateak.
Udalak garatu gura duen bizikidetza udal ordenantzak bide publikoan ekitaldiak antolatzea eta baimentzea arautuko du, besteak beste. Ildo honetan, espazio publikoan izan beharreko portaera arauak be zehaztuko dituela jakinarazi dute; eskaleen presentzia, beharrizan fisiologikoak eta alkoholdun edarien kontsumoa, hain zuzen be.
Azaldutakoaren arabera, udal ordenantzak beste arlo batzuk be arautuko ditu, besteak beste, saltzaile ibiltariak, ikuspegiaren degradazioa, espazio publikoen erabilera, uri-altzariak eta animaliak.
Bermeoko alkateak nabarmendu duenez, « Bizikidetza udal ordenantzak arautzen dituen arloak kontuan hartuta, interesgarria litzateke gai hori landuko duten lan-taldean herritarren parte hartzea nabarmena izatea. Izan be, guztion arteko lanaren emaitza diren proiektuak, ekimenak eta kasu honetan ordenantzak, beti be hobeak dira guztiontzat».