Mendata bertsolari gaztez bete zen iragan asteburuan, Bertsolaritzen Txapelketan parte hartzeko. Oilargane Elkarteak eta udalak antolatutako bertso idatzien txapelketak «harrera edarra» izan zuen. A Mailan Nerea Ordeñana nabarniztarrak irabazi zuen...
Ertzaintzak bost pertsona atxilotu ditu Gernika-Lumon eta Marurin, hortz kliniketan eta farmazietan lapurtzen zuen talde antolatu bateko kide izatea leporatuta. Horrez gain, jabetzaren aurkako beste zenbait delitu be egozten dizkiete. Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzeman dituzten bost lagun horiez gain, beste hiruren bila ari dira oraindik.
Mendatako gazteak Zeraingo Oiharte Sagardotegira joango dira hilaren 14an. Udaletik jakinarazi dutenez, izena emoteko epea hilaren 11an zarratuko dute, eta izena emon gura dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte. Udaletxera edota Idatze Etxera deituz ...
Gernika-Lumoko duatloia hilaren 14an jokatuko dute 400 duatleta inguruk. Eskualdeko proba zita garrantzitsua da bertoko duatletentzat, eta aurten be, “maila altua” egotea aurreikusten dute antolatzaileek. Abel Marcos Urdaitri taldeko kidea...
Gernika-Lumoko Udaleko arkitektoa izan denaren lanpostua bete barik geratuko da laster, erretiroa hartuko duelako. Hori dela eta, lanpostu hori beteko duen udal langileren bat aukeratzeko lehiaketa deitzeko eskatu dio EAJ udal taldeak gobernu batzordea...
Busturiko adinekoek edarto pasatzeko aukera paregabea izango dute hilaren 12an. Herriko kultura batzordeak antolatuta, Briska Txapelketa baten parte hartzeko aukera izango dute. Adinekoen briska txapelketa 17:00etan hasiko da, baina parte hartu gura du...
Muxikarrek argazkilaritza eta ortugintza ekologiko ikastaroetan parte hartzko aukera izango dute. Izena emoteko epea apirilaren 11n zarratuko dute, eta interesatuek Zubietaerrota liburutegian emon beharko dute izena.946257942 telefono zenbakira deituz ...