Argazkilaritza eta ortugintza ekologiko ikastaroak emongo dituzte Muxikan
Muxikarrek argazkilaritza eta ortugintza ekologiko ikastaroetan parte hartzko aukera izango dute. Izena emoteko epea apirilaren 11n zarratuko dute, eta interesatuek Zubietaerrota liburutegian emon beharko dute izena.946257942 telefono zenbakira deituz ...
Muxikarrek argazkilaritza eta ortugintza ekologiko ikastaroetan parte hartzko aukera izango dute. Izena emoteko epea apirilaren 11n zarratuko dute, eta interesatuek Zubietaerrota liburutegian emon beharko dute izena.946257942 telefono zenbakira deituz be emon daiteke izena.
Argazkilaritza klaseak apirilaren 17an hasiko dira, eta martitzenetan batuko dira izena emoten duteneak. Irakaslea Txelui Angoitia izango da. Ortugintza kalseak bestalde, hilaren 20an hasiko dira, eta barikuetan batuko dira parte hartzaileak. Irakaslea EHNEko kide bat izango da. Klaseak Ariatzako eskolan emongo dituzte irakasleek.