Arkitektu lanpostua betetzeko eskatu dio EAJk, udalari
Gernika-Lumoko Udaleko arkitektoa izan denaren lanpostua bete barik geratuko da laster, erretiroa hartuko duelako. Hori dela eta, lanpostu hori beteko duen udal langileren bat aukeratzeko lehiaketa deitzeko eskatu dio EAJ udal taldeak gobernu batzordea...
Gernika-Lumoko Udaleko arkitektoa izan denaren lanpostua bete barik geratuko da laster, erretiroa hartuko duelako. Hori dela eta, lanpostu hori beteko duen udal langileren bat aukeratzeko lehiaketa deitzeko eskatu dio EAJ udal taldeak gobernu batzordeari. “2012ko urtarrilaren 25ean beste arkitekto bat kontratatzea erabaki zuen, 2012 ekitaldian aholkularitza lanak egiteko”.
Erabaki hori bertan behera uzteko eskatu dute jeltzaleek, “udaleko langileriak bete beharko lukeen lana udaletik kanpo egitea suposatzen duelako”.