
Kandelario, San Blas eta Santa Ageda ospakizunek hartuko dituzte, neguaren gordinenean, Busturialdeko bazterrak.

2016az geroztik, elkar saretzeaz eta lankidetzaz baliatuta, Allende Salazar Herri Ikastetxeak, Gurutze Gorriak eta Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak jantokiko soberakinak etxez etxe banatzea lortzen dute, egunero "egoera zaurgarrian" dauden hamabost kolektibori onura eraginez. Etorkintza Fundazioaren, Kaltzada Egoitzaren eta Maierren laguntza "berebizikotzat" dute.

Urdaibai Luruna eskubaloi taldeko Bizkaiko Txapelketa irabazi du, gazte kategorian. Gainera, Euskal Ligara igotzeko Lauko Finala lehiatuko dute, Isla Kalen.

Ekologistak Martxan eta Eguzki Talde Ekologistak aurkeztu dute errekutsoa, Busturialdean gutxieneko emari hori murrizteak "biodibertsitatea mehatxatzen duela" argudiatuta. Oka, Mape eta Golako ibaietan emari ekologikoen murrizketa "orokorra" dela salatu dute.

Urdaibai turismo-helmuga arduratsu gisa sendotzeko helburuagaz, jasangarritasunaren aldeko konpromisoa berretsi eta mendi-ibilien eta zikloturismoaren "eskaintza indartsuan" jarri du fokua Urremendi Busturialdeko Landa Garapen Elkarteak. Helmugan irisgarritasuna hobetzeari dagokionez 2024an zehar aurrera egin zutela nabarmendu dute.

Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegitura eta Lurralde Garapen Sailak 1,2 milioi euroko laguntza-lerroa du, 7.000 biztanletik beherako 82 udalerrietako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak berrikusteko, egokitzeko eta onartzeko; horien artean, eskualdeko hainbat herrikoak.

"Mezu erreakzionarioak" bultzatuz eta hedatuz, Europan garatzen ari den "faxismo berri baten gorakadaren" aurrean, mobilizatzearen garrantzia azpimarratu dute Gazte Koordinadora Sozialistako kideek.

Odol-ematea da Bizkai, Araba eta Gipuzkoan egunero 200 pertsonaren bizi-tratamendurako funtsezko osagaiak eta sendagaiak lortzeko modu bakarra. Iaz, 47.000 pertsona inguru bertaratu ziren Osakidetzak hiru lurraldeetan banatuta dituen gune finko edo mugikorretako batera odola ematera, eta horrek 30.000 pertsonengan izan du eragina.

Lointek Gernikaren entrenatzaile ohiaren kontrako epaiketa hasi da gaur [urtarrilak 14], Gernika-Lumoko Sare Feministak biktimari babesa erakusteko elkarretaratzea egin du Bizkaiko Lurralde Auzitegiaren aurrean.

Hirugarren setean, 4-4 berdindu ostean, pilotak botea eman zuen Basqueren saskian, eta Ladutxek eta Mantzirentzako izan zen Winter Series txapelketako finalerdietako ligaxkako euren lehen partidua. Hiru puntu lortu zituzten Urrutia eta Basqueren aurka atzo.

Eskaerak barikura arte egin ahal izango dira. Onuradunak 35 urtetik beherako gazteak izango dira, 2021ean enpresa bat sortu dutenak eta Gaztedi Busturialdea proiektuaren parte diren udalerrietan erroldatuta daudenak.

Mundakako Gaztelekuan egingo dute aurkezpena, 18:30ean.

IX. Bizkaia Torneoa aurkeztu dute. Ekainaren 11n hasiko dute taldeka eta diziplina ezberdinetara jokatzen den txapelketa, eta Bilboko Aste Nagusiaren testuinguruan amaituko da. Bost talde egongo dira, eta bakoitzeko pilotariek binaka, bakarka nahiz lau t'erdian jokatu beharko dute.

Mundakan, 12 eta 14 urte bitarteko gazteentzat antolatu dituzte udalekuak. Sukarrietan, berriz, bi taldetan banatko dituzte umeak; 3 eta 8 urte bitartekoak batetik, eta 9 eta 14 urte bitartekoak, bestetik. Ibarrangelun, gehienez, 70 umek parte hartu ahalko dute.

13 eta 16 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta lehiaketak irauten dituen lau asteetan, lau erronka ezberdin egin beharko dituzte parte hartzaileek.

1.500 metroko finalean, baina 18 urtez azpiko gizonezkoetan, Jon Zugazaga Gernika Atletismo Taldeko atletak parte hartu zuen, eta bosgarren postuan amaitu zuen.

Proiektuan parte hartzen duten boluntarioek prestakuntza jasoko dute.

Dokumentalaren emanaldiaren ostean, Bertha Gaztelumendi zuzendariarekin eta Sabino Ormazabal gidoilariarekin solasaldian elkartuko dira bihar (maiatzak 6).

Zihara Enbeita gernikarra da umorezko websailaren protagonistetako bat. 50. urteurrena ospatzeko sortutako Interneterako ekoiztutako fikziozko saila BIRA produkzioak eta Hiru Damatxok egin dute elkarlanean, eta Mikel Irazustak eta UEUko lantaldeak egin dituzte aktore lanak. Lau kapitulu grabatu dituzte, eta asmoa da bi astetik behin UEUren youtube kanalean kapitulu berri bat argitaratzea.