Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Gaztemunduri Ateak Ireki
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
Sartu
Gizartea

Osasun sailak eta Osakidetzak odola emateko deia egin dute, erreserba mailak behera egin duelako

Odol-ematea da Bizkai, Araba eta Gipuzkoan egunero 200 pertsonaren bizi-tratamendurako funtsezko osagaiak eta sendagaiak lortzeko modu bakarra. Iaz, 47.000 pertsona inguru bertaratu ziren Osakidetzak hiru lurraldeetan banatuta dituen gune finko edo mugikorretako batera odola ematera, eta horrek 30.000 pertsonengan izan du eragina.

Odol emaile bat odola ematen.Irekia
Ane Maruri Aransolo
Busturialdea
2025/01/17

Odol osagaien erreserba mailak ohiko mugetatik behera daudela eta, Osakidetzak eta Osasun sailak odola emateko deia zabaldu dute. Izan ere, ohikoa da Gabonetako jaien osteko egunetan zailtasunak izatea odol osagaiak hornitzea, eta, gainera, egoera horri eragiten dio urtero urtaro honetan egoten den birus eta arnas infekzioen hazkundeak. Hala, ia odol talde guztietan hobetu behar dira erreserbak.

Osasun sailak eta Osakidetzak laguntza eskatu die noizbait odola eman duten pertsonei, baita urratsa ematea pentsatu baino oraindik egin ez dutenei ere, behar duten paziente guztien mediku arreta bermatzeko. “Odola ematea da Bizkai, Araba eta Gipuzkoan egunero 200 pertsona ingururen bizi tratamendurako funtsezko osagaiak eta sendagaiak lortzeko modu bakarra”, azaldu dute Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentrotik.

Izan ere, gogoratu dute odola ematen den bakoitzean dozenaka pertsonari lagundu ahal zaiela, odola hainbat osagaitan banatzen delako, eta, osagai horien bidez, hainbat mediku behar artatzen direlako: tratamendu onkologikoak, ebakuntza kirurgikoak edo larrialdiak, eta paziente akutuentzako eta kronikoentzako sendagaiak.  Ondorioz, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak azpimarratu du odol emateak jarraitzen duela izaten transfusiorako edo plasmatik eratorritako sendagaiak egiteko osagai ugari lortzeko modu bakarra, “osasun jardueran ezinbestekoak direnak”.

Odol emaile bat odola ematen.Irekia

Hala ere, odola ematera doazenek zeinbat baldintza bete behar dituzte: 18 eta 65 urte bitarteko adina izatea, osasun egoera onean egotea eta 50 kilo baino gehiago pisatzea. Odola emateko gune eta unitate mugikorrei buruzko informazio eta ordutegiak etengabe eguneratzen dituzte euren webgunean. Esaterako, gaur (urtarrilak 17) eta bihar (urtarrilak 18) odola emateko autobusa Bermeoko lameran egongo da; gaur 16:30etik 20:45era eta bihar 09:30etik 13:45era. Mundakako Atalaian ere egingo du geldialdia urtarrilaren 24an, 16:30etik 20:45era.

79.032 odol emate.
Iazko datuei erreparatuta, 79.032 odol emate erregistratu zituzten Bizkai, Araba eta Gipuzkoan, 46.844 odol emailek ekarpena eginda. Odol emaile gehienak ohikoak eta modu erregularrean odola ematen dutenak izan ziren —urtean bi aldiz edo gehiagotan—, baina  6.567 emaile berri ere zenbatu zituzten.

Odol emaile bat odola ematen.Irekia

Horietatik guztietatik, globulu gorrien 70.225 kontzentratu, 11.211 plaketa dosi eta 23.664 litro plasma lortu zituzten, eta horietatik 22.096 botikak egiteko erabili ziren; besteak beste, immunoglobulinak, faktore antihemofilikoak eta abar. Sortutako horiek Bizkai, Araba eta Gipuzkoako 23 ospitale publiko eta pribatuetara banatu ziren, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroaren bidez.

Hala, guztira, 30.000 pertsona baino gehiago izan ziren produktu horien onuradun, bizitza salbatzeko edo osasuna hobetzeko balio izan zietenak

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.