
Gabon aldiaren atarian dago Busturialdea. Zenbait herritan lehen ekimenak egin dituzten arren, denetarikoez osatutako jai egitarauak herritarren esperoan dira.

Eusko Jaurlaritzak Kudeaketa Aurreratuaren Sariak banatu zituen atzo arratsaldean Gasteizen, praktika aurreratuak dituzten enpresei aitortza egiteko.

Aztiren ikerketaren arabera, txikiagoak izateaz gain, antxoa ale helduek forma lerdenagoa hartzen dute. Frogen arabera, tamaina txikitzea Bizkaiko Golkoko klimaren aldaketaren adierazle izan daiteke.

Ostatuak, jatetxeak edota turismo aktiboko enpresak dira TJEG ziurtagiria jaso dutenak.

Barrutialde BHIko Lanbide Heziketa eta Batxilergo Orokorreko ikasleak Ekoetxean elkartu dira, ekintzailetza jardunaldietan teknifikazioa talde dinamikekin uztartu, eta gaitasunak indartzeko.

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak ‘Lurrak behar gaitu’ programa antolatu du, Busturialdeko haurrak klima aldaketak eragindako migrazio mugimenduei buruz sentsibilizatzeko.

Nazioarteko ikerketa baten arabera, Mediterraneo itsasoko tenperaturak gora egingo du. Ondorioz, hegalaburra hazteko eremuak lekuz alda daitezke, "Bizkaiko Golkora edo beste eskualde hotzago batzuetara".

Eskualdeko zortzi kirolarik lehiatuko dute Sustabiz Fundazioak lehenengoz antolatu duen txapelketa. Zapatuan [abenduak 16] 11:30ean hasiko dute, Sustabiz Herri Kirol Zentroan. Bestalde, 2024.urte hasierarako Ingude Jasotze Txapelketa eta Trontza Txapelketa prestatu dituzte.

Zapatuan [abenduak 16], 17:00etan, jokatuko dute finala, Bilbao Arenan. Begoña Iturriza Zabalak jantziko dio txapela irabazleari eta Belate Olabarriak emango dio aginte makila.

Gernika-Lumoko Batzar Nagusietarako deia egin zuten domekan Ganekogortatik. Ehundaka mendizale gerturatu ziren.

Aurten hamaseigarrenez, Deiadar Mendien Eguna ospatuko dute. Sollube, Gorbeia, Kolitza, Ganekogorta eta Oiz dira Bizkaiko bost deiadar mendiak, eta aurten, Ganekogorta mendi tontorretik entzungo dira Gernikako Batzar Nagusietarako deia egingo duten adar hotsak.

Hiru herritan izan ezik, alderdi jeltzalea nagusitu da eskualdean. EAJk gehiengo osoa lortu ez arren, eskura du Rementeriak Bizkaiko Ahaldun Nagusia izatea.

Europan lortutako botoekin, jeltzaleen aldetik Izaskun Bilbao Barandika bermeotarrak beste bost urtetan europarlamentuan igaroko ditu

Elorriokoek Busturialdeko Zahar-alive eta Markina-Xemeingo Akerbeltzen antxumak taldekoekin abestu zuten barikuan Errigoitin. Kanporaketa irabazita, maiatzaren 25ean jokatuko den finalerako txartela lortu zuten 'Miotako bidelapurrak' taldekoek.

Olabarriko jaiak ospatuko dituzte bihar, eta egun osoko egitaraua prestatu dute Batbigu Errigoitiko Jai Elkarteak. Protagonismoa pilota partiduek izango dute, Bizkaia Esnea Txapelketaren finalaurrekoak jokatuko dituzte-eta.

Elkarrekin Ahal Duguren kaltetan, boto kopuruan gora egin dute EAJk eta EH Bilduk.

Plastikoari buruz kontzientzia hartzeko hitzaldia egin zuten zapatu goizean Kanalan. Arratsaldean, berriz, elkarlanean hondartza garbitu zuten herritarrek.

21. Korrikaren Busturialdeko kilometroak irudietan jaso ditu HITZAk. Korrikaren furgonetatik ateratako irudiekin argazki bilduma osatu dugu.

Nafarroan eta Araban aritu dira gaur txirrindulariak. Sarriguren eta Estibalizko Santutegiaren arteko 191,4 km-ko etapa Maximilian Schachmann alemaniarrak irabazi du. Bi etapa garaipen lortuta, bera da liderra, eta Bilbao 54 segundora dago.